Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Otsaila 27

Nafarroako Parlamentuak ETAk eginiko krimenak eta genozidio ekintzak gaitzesten dituen ebazpena

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko otsailaren 27an

1.- Nafarroako Parlamentuak aitortu eta gaitzetsi egiten ditu ezker abertzaleak eta haren beso armatu ETAk Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan egindako “garbiketa nazionala”, gizateriaren aurkako krimenak eta genozidio-ekintzak, eta bere elkartasuna adierazten die biktima guztiei.

 

2.- Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua premiatzen da behar diren jarraibideak eta neurriak har ditzan, Nafarroako lurraldean maila guztietako material didaktikoetan jasotze aldera ezker abertzale bortitzak gizateriaren aurka egindako krimenen eta genozidio-ekintzen kontakizuna, Nazio Batuetako Biltzar Nagusiaren 2005eko abenduaren 16ko 60/147 Ebazpena betez.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Sumaren aldeko botoekin, PSNren abstentzioarekin eta Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin onetsi da.