Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Martxoak 10

Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Gobernuak ekitaldi bateratu bat antolatu dute asteazken honetan, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren karietara

Ekitaldia 11:30ean Bluarte plazan izanen da eta parlamentariak, kontseilariak eta terrorismoaren biktimen elkarteak daude gonbidatuta

Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta, Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat egingo du asteazken honetan, hilak 11, Nafarroako Gobernuarekin batera. Ekitaldian minutu bateko isilaldia eginen da, lore-eskaintza bat, eta bi erakundeek onartutako adierazpen instituzionalak irakurriko dira.

 

Ekitaldia 11:30ean izango da, Baluarte plazan (Terrorismoaren Biktimen Monumentuaren ondoan), eta bertara gonbidatuak izan dira Nafarroako Legebiltzarreko parlamentariak, Nafarroako Gobernuko kontseilariak eta Terrorismoaren Biktimen Elkarteen ordezkariak.