Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Maiatzak 11

Nafarroako Parlamentuak eskertu eta aitortu egiten du Nafarroako gizarteak konfinamenduan zehar erakutsitako konpromisoa eta lankidetza

Legebiltzarrak oso bereziki eskertzen eta aitortzen ditu osasun arloko nahiz arlo soziosanitarioko langileak egiten ari diren lana eta haien dedikazioa, profesionaltasuna eta ahalegina

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak eskertu eta aitortu egiten baitu Nafarroako gizarteak konfinamenduan zehar erakutsitako konpromisoa eta lankidetza. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak eskertu eta aitortu egiten ditu Nafarroako gizarte osoak konfinamenduan zehar erakutsitako konpromisoa eta lankidetza, eta esker eta aitormen bereziak helarazi nahi dizkie pandemia kontrolatzeko lanetan beren kabuz nahiz entitateen edo enpresen bidez modu boluntarioan lagundu duten pertsonei, bai eta Covid-19ak eragindako pandemiaren ondoriozko alarma egoeran zehar oinarrizko eta funtsezko zerbitzu guztiak nafar herritarrei ematen eta bermatzen diharduten pertsona guztiei ere.

 

2. Nafarroako Parlamentuak oso bereziki eskertzen eta aitortzen ditu osasun arloko nahiz arlo soziosanitarioko langileak egiten ari diren lana eta haien dedikazioa, profesionaltasuna eta ahalegina, horien egitekoa funtsezkoa izaten ari baita pandemia kontrolatzeko”.