Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Abenduak 16

Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du Txilen bizi den indarkeria, eta aldeen arteko elkarrizketaren eta akordio zabalaren alde egiten du

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko abenduaren 16an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du –Navarra Suma abstenitu egin da–, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten baitu Txilen bizi den indarkeria, eta aldeen arteko elkarrizketaren eta akordio zabalaren alde egiten baitu. PSN, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Gauzak horrela, Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du indarkeria, agintariei exigitzen die giza eskubide guztiak bermez zaindu eta aplika ditzaten eta bere elkartasuna adierazten die berdintasun-politika publikoen aldeko apustua egiten dutenei, herritarren gehiengoaren diferentzia neurri gabeak zuzenduko dituztenak eta bizi-kalitatea hobetuko dutenak.

 

Nafarroako Parlamentuak apustu egiten du elkarrizketa baketsu eta baretsuaren alde, egoera kezkagarri hau konpontzeko aldeen arteko negoziazioaren eta akordio zabalaren alde eta gehien sufritzen dutenekiko elkartasunaren alde; hartara, besarkada bero bat bidaltzen dio han bizi den nafar erkidego handiari".