Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Ekainak 25

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostiral honetan LGTBI kolektiboaren harrotasunaren Egunaren harira

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostiral honetan, hilak 26, LGTBI+ kolektiboaren harrotasunaren Eguna ospatzeko, LGTBI+ kolektiboekin eta Nafarroako Gobernuarekin batera.

 

Ekitaldia 12:00etan izanen da Legebiltzarraren eraikinaren sarreran. María Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakariak Gobernuak onetsitako adierazpen instituzionala irakurriko du. Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak pasa den astelehenean, Lehendakaritzaren ekimenez, Eledunen Batzarrak onetsitako adierazpen instituzionala irakurriko du euskaraz. Eta Berdintasun Batzordeko eledunek ere astelehenean EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren ekimenez Eledunen Batzarrak onetsitako adierazpen instituzionala irakurriko dute. Jarraian, LGTBI+ elkarteetako ordezkariek parte hartuko dute.