Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Urtarrilak 20

Nafarroako Parlamentuak doluminak, babesa eta elkartasuna helarazten dizkio Lizarrako istripuan hildako bi adingabeen familiari

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko urtarrilaren 20an

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak doluminak, babesa eta elkartasuna helarazten baitizkio Lizarrako istripuan hildako bi adingabeen familiari. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bere doluminak, txera eta amultsutasuna adierazten dizkio Aiegiko zortzi eta bost urteko Ixeya eta Daniel Pérez Pascual haurren familiari, haiek hilik gertatu ziren-eta joan den ostiralean Lizarrako Karlos VII. aren kalean izandako talka izugarriaren ondorioz.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak bere aldekotasun eta elkartasuna adierazten du ezbehar horrek kalteturiko pertsonen familiekiko, bai eta Lizarrako eta Aiegiko herriekiko ere, eta zaurituei oneratze bizkorra opa die.

 

3.- Erabaki da adierazpen instituzional hau istripuan hildakoen familiari eta Aiegi eta Lizarrako udalei igortzea."