Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Urtarrilak 20

Nafarroako Parlamentuak bere errefusik bipilena adierazten du Voxek aldarrikaturiko eta PP eta Ciudadanosek aldezturiko hezkuntza-zentsura ezartzeari dagokionez

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko urtarrilaren 20an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere errefusik bipilena adierazten baitu Voxek aldarrikaturiko eta PP eta Ciudadanosek aldezturiko hezkuntza-zentsura ezartzeari dagokionez. PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Lehen lau puntuak onetsi egin dira, Navarra Sumak kontrako botoa emanda, eta bosgarrena aho batez aldeztu da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

"1. Nafarroako Parlamentuak bere errefusik bipilena adierazten du Voxek aldarrikaturiko eta PP eta Ciudadanosek aldezturiko hezkuntza-zentsura ezartzeari dagokionez, zeinaren asmoa baita ikastetxeetan lantzen diren hezkuntza-edukiak manipulatzea.

 

2. Nafarroako Parlamentuak adierazten du konpromiso irmoa duela Vox, PP eta Ciudadanosek bai eta talde ultrakontserbadoreek berdintasunezko eta balio demokratikoetan oinarrituriko hezkuntzaren aurka eginiko erasoak borrokatzeko. Aurreko legegintzaldian ikusi izan ditugu jada horrelakoak, Skolae programaren eta haren sustatzaileen aurkako boikoterako eta "sorgin-ehiza"rako deiarekin.

 

3. Nafarroako Parlamentuak adierazten du eskuineko alderdien desbide zentralista, doktrinatzaile eta kontrolatzailearen aurrean aldeztu egiten dituela hezkuntza-erkidego guztiaren profesionaltasuna eta independentzia.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak deitoratu egiten ditu eskuin muturreko erakunde jakin batzuk egiten ari diren erasoak, zeinek urratu egiten baitituzte ikasleen hezkuntza integral eta orekaturako eskubidea eta balio zibikoen araberako heziketarako eskubidea.

 

5. Nafarroako Parlamentuak adierazten du konprometituta dagoela bermatzera pentsamendu-pluraltasuna eta berdintasun-, bizikidetasun-, begirune- eta tolerantzia-printzipioen araberako heziketa; hots, gizarte demokratiko batek derrigorrezko hezkuntzako ikasle guztiei irakatsi beharrekoen araberakoa, Europako Kontseiluak gomendatzen duen bezala".