Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Uztailak 3

Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten dizkie Agoizko Siemens Gamesako plantan iragarritako itxierak ukitutako 239 langileei

Legebiltzarrak herritarrei dei egiten die erantzukizunez joka dezaten, batez ere San Fermin jaiak bertan behera geratuko diren datozen egunetan

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten baitizkie Agoizko Siemens Gamesako plantan iragarritako itxierak ukitutako 239 langileei. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten dizkie Agoziko Siemens Gamesako plantan iragarritako itxierak ukitutako 239 langileei.

 

Nafarroako parlamentuak adierazten du ez dagoela ados produkzioa beste leku batera eramateko erabakiarekin, eskualdeko ingurune sozial eta ekonomikoan izanen duen inpaktuagatik.

 

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari dei egiten dio, Trantsizio Ekologikorako Ministerioarekin, enpresarekin eta sindikatuekin batera jardun dezan, enplegua mantentzeko eta Nafarroa energia berriztagarrien arloan erreferentziako erkidego gisa finkatzeko helburuarekin”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak herritarrei dei egiten baitie erantzukizunez joka dezaten, batez ere San Fermin jaiak bertan behera geratuko diren datozen egunetan. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“- Nafarroako Parlamentuak herritarrei dei egiten baitie erantzukizunez joka dezaten, COVID-19arekin kutxatzeko arriskua minimizatze aldera osasun agintariek emandako gomendioak bete ditzaten, batez ere San Fermin jaiak bertan behera geratuko diren datozen egunetan.

 

- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Nafarroako Gobernuaren, Iruñeko Udalaren , Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren gomendioekin, osasun publikoa dela-eta uda honetan herrietako jairik egin ez dadin”.

 

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu hezkuntza sistemaren helburu nagusia dela herritar guztientzako kalitatezko hezkuntza lortzea. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos Ahal Duguk eta I-Ek aurka bozkatu dute; eta Navarra Sumak alde bozkatu du.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak adierazten du hezkuntza sistemaren helburu nagusia dela herritar guztientzako kalitatezko hezkuntza lortzea,tratuan eta hezkuntzarako eskubidean berdintasuna bermatuz pertsona guztientzat, ikasketak zein hezkuntza saretan egiten dituzten kontuan hartu gabe.

 

Nafarroako Parlamentuak adierazten du osasun krisiaren ondorioz hezkuntzara bideratutako baliabide publikoen igoera erabili behar dela funts publikoen bidez sostengatutako hezkuntza sistema osoa finantzatzeko, bazterketarik gabe”.