Noiz argitaratua Astelehena, 2008.eko Martxoak 31

Nafarroako Parlamentuak bere atsekabea adierazten die Carlos Chiviteren ahaideei eta alderdikideei

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak ohiz kanpoko bilera egin dute gaur, astelehena, martxoaren 31, 16:30ean, honako erabaki hau hartzeko:

"Nafarroako Parlamentuak bere atsekabea adierazten die Carlos Chivite Cornago jaunaren emazte, alaba eta gainerako ahaideei, bai eta PSN-PSOE alderdiko bere kideei ere, eta horrekin batera nabarmenarazi eta eskertu nahi du Chivite jaunak PSNko idazkari nagusi, Kongresuko diputatu eta Nafarroako senatari gisa, bai eta Cintruénigoko alkate gisa ere, Nafarroako Foru Komunitatearen interesen defentsarekin izandako konpromisoa eta ildo horretan eginiko lan ahalegindua".