Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Ekainak 8

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du “Metro eta erdi, zure konpromisoaren neurria” kanpainarekin; hartara, bi olana jarriko ditu gure eraikinaren fatxadan, herritarrak pandemia gainditzeko norberaren jokabidearen garrantziaz kontzientziatzeko mezuekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko ekainaren 8an

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu “Metro eta erdi, zure konpromisoaren neurria” kanpainarekin; hartara, bi olana jarriko ditu gure eraikinaren fatxadan, herritarrak pandemia gainditzeko norberaren jokabidearen garrantziaz kontzientziatzeko mezuekin. Legebiltzarreko Lehendakariak aurkeztu du.

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du “Metro eta erdi, zure konpromisoaren neurria” kanpainarekin; hartara, bi olana jarriko ditu gure eraikinaren fatxadan, herritarrak pandemia gainditzeko norberaren jokabidearen garrantziaz kontzientziatzeko mezuekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Nafarroako Gobernuaren, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren gomendioekin, osasun publikoa dela-eta uda honetan herrietako jairik egin ez dadin.

 

3. Nafarroako Parlamentuak dei egiten die herritarrei erantzukizunez joka dezaten, birusa berriz agertzeko arriskua minimizatze aldera osasun agintariek emandako gomendioak bete ditzaten, orain arte bezala”.