Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Ekainak 18

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du ekainaren 21ean ospatzen den Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) Munduko Egunarekin

Legebiltzarrak ekitaldi instituzional bat eginen du ostiral honetan, eta igande gauean aurrealdea berdez argiztatuko da

Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu igande honetan, ekainak 21, ospatzen den Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) Munduko Egunarekin. Lehendakaritzak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Bat egiten du ekainaren 21ean ospatuko den Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) Munduko Egunarekin, eraikinaren aurrealdea berdez argiztatuz.

 

2. Ostiral honetan, ekainak 19, 12:00etan ekitaldi bat eginen du atalondoan ANELAren manifestua irakurtzeko”.