Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Martxoak 9

Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu datorren maiatzaren 12an Erizaintzaren Nazioarteko Eguna ospatzearekin

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2020ko martxoaren 9an

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu datorren maiatzaren 12an Erizaintzaren Nazioarteko Eguna ospatzearekin. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du datorren maiatzaren 12an Erizaintzaren Nazioarteko Eguna ospatzearekin, eta konpromisoa hartzen du Parlamentuaren fatxada lanbide horren bereizgarri den kolore urdinaz argitzeko.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak aldeztu egiten ditu Nursing Now kanpaina eta erizaintzako profesionalek aurrera eramandako langintza goresgarria.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa berresten du, taldeak sustaturiko erizaintza-lanbidearen aldeko kanpainak eta mezuak aldeztu eta haietan parte hartzekoa".