Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Abenduak 9

Nafarroako Parlamentuak Alzheimerraren nahiz bestelako dementzien aurkako 2019-2022 Plan Nazionalarekiko babesa eta konpromisoa adierazten du

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko abenduaren 9an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Alzheimerraren nahiz bestelako dementzien aurkako 2019-2022 Plan Nazionalarekiko babesa eta konpromisoa adierazten du. Navarra Suma, PSN eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak Alzheimerraren nahiz bestelako dementzien aurkako 2019-2022 Plan Nazionalarekiko babesa eta konpromisoa adierazten du”.