Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Irailak 4

Nafarroako Parlamentuak “Donejakue Bidearen ezagutza” izeneko erakusketa inauguratu du

Erakusketa bisitatu ahalko da urriaren 15era arte eta asmoa du Frantziako bidearen originaltasunaren, magiaren eta historiaren berri ematea, “ezagutzaren bide gisa”

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek arratsalde honetan inauguratu du Bidearen ezagutza izeneko erakusketa, Donejakue Bideko Kazetarien Elkarteak sustatua, Frantziako bidearen originaltasunaren eta magiaren berri emateko, ezagutzaren bide gisa.

 

Unai Hualderen esanetan, erakusketak aurkezten du “historia eta esperientzia” sorta bat, zeinek, Donejakue Bidearekin lotutako orotan bezala, aukera ematen duten “pertsonak eta tokiak ezagutzeko”, gogoratzeko eta kontatzeko. “Ez dut ezagutzen Bidea egitetik itzuli eta zer kontatzerik ez duen inor. Eta kontatzeko zerbait dagoenean kazetariak egon behar dira bertan. Bideak mundu osoko jendea batzen eta hartzen du. Eta gaur, bizi ditugun aparteko inguruabarrak kontuan hartuta, inoiz baino beharrezkoagoa da Bideari balioa ematea eta  hura inguratzen duen guztiaren zabalkundea egitea”.

 

Lehendakariak, berriz ere gogoratuta pandemiak turismoaren arloan sortzen ari den “ziurgabetasuna” eta ondorio larriak” azpimarratu egin du “erakundeak eta ostalaritzaren sektorea egiten ari diren ahalegina, erromesak irudimenez eta erantzukizunez artatzen jarraitzeko, Nafarroan garrantzi nabarmenekoak, erakartzen duten guztiagatik. Hemendik, eskerrak helarazten dizkiogu Donejakue Bideko eta Nafarroako Kazetarien Elkarteari, erakusketa bikain hau ekartzeagatik. Eta gogoratu bideak, gauza guztiek bezala –COVID-19a barne– baduela amaiera bat”.

 

Ondoren, Donejakue Bideko Kazetarien Elkarteetako Ligako lehendakari Patxi Pérezek azaldu du erakusketaren edukia, helburu duena argitzea “zergatik den Frantziako bidea ezagutzaren bidea. Ezagutza bidearen aurpegi askotako bat da. Ezagutzea da norbera aurkitzea, gainerako gauzekin batera. Arrazoia edozein dela ere, bidea gainditzearen esperientzia bat da eta, aldi berean, ahalbidetzen du lekuak, legendak, bitxikeriak eta historiak ezagutzea, bideari balioa ematen diotenak bere prozesu historikoan zehar”.

 

Jarraian, Nafarroako Kazetarien Elkargoko dekano Miguel Ángel Barónek eta Kulturako kontseilari ohi eta idazle Juan Ramón Corpasek mintzaldi labur bat eskaini dute Donejakue Bidearen eta, bereziki, Frantziako bidearen gainean, hori baita bide nagusia, ezagunena, ibiliena eta, beraz, pertsonen eta kulturen arteko bizikidetzaren erakusle onenetako bat.

 

Hitzaldien ondoren, Santiago Bideko Kazetarien Elkarteen Ligaren logotipoaren eskultura alegorikoa eman dio Patxi Pérezek Unai Hualderi. Javier Macarro artistak egin du taldea (oskola duen liburu irekia).

 

Ekitaldia Legebiltzarreko atalondoan izan da. Agertu dira, besteak beste, Alberto Bonilla, (Navarra Suma), Carlos Mena (PSN) y Ana Ansa (Geroa Bai).

 

Bidearen ezagutza izeneko erakusketan bi roll-up eta bederatzi totem triangeluar daude, azaltzeko helburuarekin, antzara-joko bat, Bidearen gaietara egokitua eta hogeita hamar inguru argazki, 50x40 zentimetrokoak, Villar López eta Pablo Lasaosa fotokazetariek eginak. Erakusketa Parlamentuaren egoitzaren atalondoan egonen da ikusgai urriaren 15era arte, 15:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera (osteguna ezik). Larunbatetan 11:30etik 14:00etara.

 

Erakusketarekin batera harrerak eta topaketak programatu dira, Iruñean eta Lizarran, besteak beste, Aymeric Picaud Kazetaritzako Nazioarteko VII. Saria ematea, Donejakue Bidea hedatzeagatik.

 

Ohi bezala, erakusketa hau Kultur Atrio programan kokatzen da, 2016ko otsailaz geroztik Parlamentuak sustatua bere ateak kulturari eta artistei irekitzeko eta babesa emateko.

 

Hau da Legebiltzarraren egoitzan egiten den lehen ekitaldi kulturala, uztailaren 3an Mahaiaren erabakiz (76. NPAO) bertan behera utzi zenetik jardueraren etetea, pandemia zela-eta martxoaren 16an dekretatu zena. Programazioa berreskuratzea baldintzatzen da, edonola ere, Laneko Arriskuen Prebentzioak ezarritako higiene-neurriak, prebentzioa eta segurtasun-distantziak betetzera, areto bakoitzerako gehieneko edukiera barne.