Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Azaroak 22

Nafarroako Parlamentuak ‘Skolae’ programa ezartzeagatik poza agertzen duen ebazpena

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko azaroaren 22an

1.- Nafarroako Parlamentuaren ustez behar-beharrezkoa da hezkidetza hezkuntzaren zutabeetako bat izatea, eta apustu egiten du hezkuntza afektibo-sexuala errealitate bat izan dadin Nafarroako ikastetxe guztietan, giltzarria baita bizitza sexual eta afektibo osasuntsua, positiboa, librea eta arduratsua sustatzeko, jarrera desdoituak, matxistak eta diskriminatzaileak ekiditeko eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean eta erantzukidetasunean hezteko, ezagutzatik, errespetutik eta bizikidetzatik abiatuta.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak aintzat hartzen du Hezkuntza Departamentua, Osasun Publikoaren Institutua eta Berdintasunerako Institutua hezkidetzaren eta hezkuntza afektibo-sexualaren arloan egiten ari diren lana, eta pozik azaltzen da Skolae programa ezarri delako.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da neurri eraginkorrak ezar ditzan eta lanean jarrai dezan hezkuntza afektibo-sexualaren arloan, egungo arau-esparruak ezarritako bidean, halako moduan non Nafarroako ikastetxe guztietako ikasleek aukera berberak izanen baitituzte.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztua.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin onetsia.