Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Irailak 10

Nafarroako Gobernuak azpimarratzen du "hazunde garrantzitsua" izan dela 2018tik Foru Komunitatean egindako errodajeetan

PSNren interpelazio bati erantzutean, non apustua egiten den Nafarroaren ahalmena optimizatzeko, negozio-aukera berriak sortzen ari baitira, merkatuan proiekzio handiarekin

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Manu Ayerdik adierazi du Nafarroako Gobernuak “babes osoa” eskaintzen diola ikus-entuznezko industrien sektoreari eta azpimarratu du “hazkunde garrantzitsua” izan dela Nafarroan egindako errodajeen kopuruan, 2015-017 hirurtekoan 206 izatetik 2018tik 2020ko abuztura arte 262 izatera igarota.

 

PSNk kontroleko osoko bilkuran aurkeztutako interpelazio bati erantzunez, Ayerdik adierazi du Gobernuak “hasieratik” mantendu duela sektorearen aldeko apustua, “aberastasuna, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko aukerak dituela sinetsita”. Halaber, azpimarratu ditu “bere sinergiak beste sektore batzuekin, esaterako, turismoa edo digitalarekin lotutako guztia”.


Halatan, helarazi du Nafarroako Gobernuak “babes osoa” eskaintzen diola sektore horri “aberastasuna, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko aukerak dituela sinetsita”. Halaber, defendatu du “hura garatzeko lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua, bere baitan dagoelako bertako enpresa sarea garatzea, talentu endogenoa edo ekintzailetza".

 

Errodaje kopuruari dagokionez, azaldu du “hazkunde garrantzitsua” izan dela. 2015-2017 hirurtekoan Nafarroan 206 errodaje egon baziren ere, hiru urte oso horietan, 2018-2020 hirurtekoan, abuztura arte, 262 izan dira.

 

Zehazki, 2015-2017 hirurtekoan Nafarroan fikziozko 27 luzemetrai errodatu ziren, eta 2018tik 2020ra 29 izatera igaro dira; telesaien errodajeak, “une honetan garapen benetan harrigarria bizi duen sektorea”, igaro da lehen hirurtekoan bost izatetik hamabi izatera. Programen errodajea era handitu da, 22tik 28ra.

 

Ayerdiren ustez “sektore hori benetako aukera bat dugu, horregatik da hain garrantzitsua sektorea eraikitzea eta modu koordinatuan aritzea. Ikuspegi integral eta global hori eduki, badugu, alde pribatuarekin partekatzen dugu, eta oso garbi dugu helburua sektore bat sortzea dela”.


Ildo horretatik, kontseilariak azpimarratu du “lortzen ari garela Nafarroa toki egokian kokatzen, egia bada ere horretan urte gutxi eman dugula, denbora gehiago emana duten beste lurralde batzuen aldean”. Horregatik, berretsi du, “lankidetza, sustapen eta konpromisorako lan horrek tinko iraun behar du, aukerak itzelak direlako, eta ez dugu alboan utziko inolako tresnarik, ez fiskala, ez clusterrak, ez azpiegiturak, prestakuntza edo ekintzailetza ere.

 

“Hau erregio mailako proiektu bat da; baditugu osagaiak, elkarrekin lan eginez, departamentuen eta alde pribatuaren artean, sistema sendo eta egonkortu bat sortzeko, aberastasuna eta enplegu kualifikatua sortuko duena. Epe luzerako apustua da, horrela ikusten dugu eta horrela ari gara lantzen”, berretsi du Ayerdik.

 

Ainhoa Unzuk (PSN ) aldeztu du Nafarroa “erkidego erreferente izatea sorkuntza industrien eta industria digitalen sektorean, etorkizuneko sektorea baita, oso teknologikoa, berritzailea eta digitala, etengabe hazten ari dena. Ekonomiaren digitalizazioa, oro har, eta sorkuntza eta kultura arlokoarena, bereziki, negozio-aukera berriak sortzen ari da merkatuan indar guztiz handiarekin”, azpimarratu du.

 

Zehaztu duenez “sorkuntza industrien eta industria digitalen sektorea, dagoeneko, gure bizitzaren zati bat da eta, gustatu ala ez, gure bizitza pantailekin lotuta dago jadanik. Azken urteotan Nafarroan errodajeak nonahi ikusten ditugu, eta ez da kasualitate bat. “Benetako ahalmena dugu, lortu dugu gure lurraldea erakargarrienetako bat izatea”, azaldu du Unzuk, eta Nafarroako Gobernuari eskatu dio bide horri eusteko.


Ángel Ansak (Navarra Suma ) mintzagai izan du “negozio berriak garatzea, telelanaren ezarpena eta profil profesional berriak sortzea” eta jarraian Nafarroako Gobernua premiatu du “sektorearen eskaerei erantzun diezaien, zerga-arinketak barne, Nafarroak arlo horretan erkidego erakargarria izateari uzteko arriskua dagoelako. Oraingo Gobernua jasotzen ari den fruituaren hazia UPN buru zuten gobernuek landatu zuten. Moderna Planak Nafarroaren garapen ekonomikorako eredu berria definitu zuen 2008an bertan. Zergak igotzea ez da diru-sarrerak igotzeko modu bakarra, eta ikus-entzunezko sektorea horren adibide onena duzue. Zerga-arinketek errodajeak ekarri dituzte, eta hori eskuinaren formula gaiztoei esker gertatu da”.


Mikel Asiainek (Geroa Bai ) sorkuntza industrien eta industria digitalen sektorean azken urteetan izandako aurrerapausoak gogoratu ditu, non eman den “garapen ekonomiko garrantzitsu bat. Gustatu ala ez, hemendik aurrera pantaila bati itsatsita biziko gara. Ezarri behar da enpresa-ekosistema bat, enpresako balio-kate bat ezartzea ahalbidetuko duena, horrek berekin baitakar kalitatezko enplegua sortzea. Formula berriak behar dira, eta aldaketa disruptibo eta berritzaileak, arlo ekonomiko eta sozialean”.

 

Laura Aznalek (EH Bildu) zehaztu duenez “Nafarroa iritsi da lurralde oso erakargarria izatera, bai, baina sektoreko enpresek egindako lanari esker ere. Gure apustua da sorkuntza industrien eta industria digitalen hazkundea indartzea eta sustatzea, hain zuzen, egungo egoeran beren negozio-sarea handitzen lortu duten sektore gutxi horietako bat. Garrantzitsua da eskaintzen diren edukiak gure lurraldearen errealitate anitzarekin lotuta egotea. Oraingo erronka da eten digitalarekin amaitzea, arlo sozialean nola ekonomiko-geografikoan, eta onura fiskalen eraginkortasuna aztertzea”.

 

Mikel Builen arabera (Podemos-Ahal Dugu), “sektore errentagarri bat dugu, garapen garrantzitsua ekartzen duena. Zerga-pizgarriek lagundu dute diru-bilketa handiagoa izaten, jakina, baina egia da, halaber, digitalizazioak oso azkar utzi dituela zaharkituta enpresa asko. Enpresa txikiak eta tokikoak sustatu behar ditugu, eta horretan sartzen da ere Lanbide Heziketa eta eskubide sozialak indartzea. Produkzio adimentsua behar dugu, eta artea eta sortzaileak baloratzen jakin”.

 

Marisa De Simónen ustez (Izquierda-Ezkerra) “oso ongi dago Nafarroara filmen errodajeak ekartzea, baina guretzat garrantzitsuena da Kultur Eskubideei buruzko Legea betetzea. Sorkuntza industrien sare garrantzitsu bat dugu, eta babestu behar dugu, baina arteen merkatua oso zabala da. Gertatzen ari dena oso arriskutsua da, ikuspegi guztiz kontsumista bat ikusten dugu, gehiago oinarrituta prezioan herritarren aisiaren kalitatean baino. Kultur politika eta ekonomismoa nahastea oso arriskutsua da”.