Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Urtarrilak 30

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena zain dezan betetzen dela Espainiako Konstituzioaren 27. artikulua, hezkuntzarako eskubideari buruzkoa

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko urtarrilaren 30ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da zain dezan betetzen direla Espainiako Konstituzioaren 27.1 artikulua –”denek dute hezkuntzarako eskubidea, eta irakaskuntza-askatasuna aitortzen da”– eta 27.2 artikulua –”hezkuntzaren helburua pertsonaren nortasuna osotara garatzea izango da, bizikidetzaren printzipio demokratikoen errespetuan eta oinarrizko eskubide eta askatasunen errespetuan.

 

2.- Gobernuari eskatzen zaio zain dezan betetzen direla Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko 14/2015 Foru Legea, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko 8/2017 Foru Legea eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko 17/2019 Foru Legea. Izan ere, lege horiek Nafarroan hezkidetza sistema bat bermatzen dute, berdintasunaren eta genero indarkeriari aurrea hartzearen edukia derrigorrez ezarrita.

 

3.- Gobernua premiatzen da jarrai dezan Skolae programa ezartzen diru publikoz finantzatutako ikastetxe guztietan eta indar ditzan programa hori eta Hezkuntza Departamentuak ezarritako LGTBI protokoloak betetzea bermatuko duten neurriak.

 

4.- Gobernuari eskatzen zaio berma dezan pentsamendu-pluraltasuna eta bizikidetasun-, begirune- eta tolerantzia-printzipioen araberako heziketa, zeina baita gizarte demokratiko batek derrigorrezko hezkuntzako ikasle guztiei eman behar diena, Europako Kontseiluak gomendatzen duen bezala.

 

5.- Nafarroako Gobernua premiatzen da kanpaina bat susta dezan, irakasleen profesionaltasunari eta independentziari babesa emateko, horren bidez susta dadin pentsamendu askatasunean eta ikasleen gaitasun kritikoaren garapenean oinarritutako hezkuntza.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerrak aurkeztua.

 

1, 2, 4 eta 5. puntuen alde bozkatu dute Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek.

 

3. puntua PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

EH Bildu ez da egon.