Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Azaroak 14

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena sare publikoko ikastetxe guztiek beren patioetan estalgune bat izan dezaten bi urteko epean

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko azaroaren 14an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen baita plan bat taxutu dezan Hezkuntza Departamentuaren bidez, Nafarroako sare publikoko ikastetxe guztiek bi urteko epean estalgune bat izan dezaten beren patioetan.

 

2.- Teilatu-berritzea autokontsumo-gailuak instalatzeko aprobetxatuko da ahal den neurrian, halatan Foru Komunitate osora hedatzearren Iruñeko Udalak 2018an hasitako Ikastetxe Fotovoltaikoen Sarea, hartara bat eginez Doña Mayor de Navarra eta Bernat Etxepare ikastetxe publikoek eta Nafarroako Liburutegi Publikoak osaturiko multzoarekin.

 

Izquierda Ezkerra talde parlamentario mixtoak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsi da.