Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Urtarrilak 31

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena Lehen Hezkuntzako ikasketak eta ordutegia arautzen dituen foru araudia alda dezan

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko urtarrilaren 31n

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako irakaskuntzak eta ordutegia arautzen dituen foru araudia alda dezan, halako moduan non ikastetxeei behar adinako antolamendu-autonomia emanen baitzaie ikasleen asteko ordutegia ezartzeko eta errespetatu eginen baita oinarrizko araudian curriculum-arlo bakoitzarentzat aginduzkoa den curriculum-pisua.

 

Izquierda-Ezkerra parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek alde bozkatu dute, PSN abstenitu egin da eta UPN eta PPNk aurka bozkatu dute.