Noiz argitaratua Asteazkena, 2019.eko Otsailak 13

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena legeek haurrengan daukaten inpaktuaren ebaluazio-sistema errazteko gida bat ezar dezan

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Batzordean onetsia. 2019ko otsailaren 13an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da gida bat ezar dezan arauek eta legeek haurrengan daukaten inpaktuaren ebaluazio-sistema errazteko, nahi gabeko eragin negatiboak prebenitzeko eta positiboak bultzatzeko.

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio aldian aldiko behaketa-saioak egiteko sistema bat ezar dezan, bai eta araudiak haurren eskubideetan nahiz ongizatean daukan inpaktuaren ebaluazio-analisi bat ere.

 

3.- Gobernua premiatzen da gizartearen sektore zabalen, familien eta haurren partaidetza lor dezan. Berma dezan neska-mutikoak kontuan hartuak izatea politikak eta arauak prestatzeko eta taxutzeko prozesuan.

 

4.- Gobernuari eskatzen zaio txosten bat egin dezan Nafarroako Foru Komunitateko arau eta legeek haurrengan daukaten inpaktuari buruz.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztua.

 

Aho batez onetsia.