Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Otsaila 27

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena itxarote-zerrenden sistema garden bat eta mendekotasuna baloratzeko erantzun bat emateko ustez beharko den denbora ezar ditzan

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko otsailaren 27an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da sistema garden bat ezar dezan, Nafarroako Gobernuaren webgunearen bitartez, mendekotasuna baloratzeko dauden itxarote-zerrendetarako eta balorazio horiek egiteko kalkulatutako denborarako, bai eta gizarte-zerbitzuen zorro orokorreko prestazio bermatu bakoitzerako ere.

 

2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio mendekotasuna artatzeko plan bat egin dezan, lehentasunezko lan-ildoak ezarriz eta gaur egun beharrezkoak diren baina, batik bat, etorkizunean beharrezkoak izanen diren zerbitzuak sortzeko plangintza bat eginez, gure erkidegoko eskualde bakoitzaren ezaugarriak aintzat harturik.

 

Plan hori egiten parte hartuko dute bai gizarte-eragileek, bai desgaitasunaren eta mendekotasunaren alorretako elkarteek, eta honako printzipio hauei jarraituko zaie: lehentasuna zerbitzuei ematea, ezen ez horiei loturiko diru-prestazioei; enplegu egonkorra sortu eta kalitatezko arretak bermatzen dituzten zerbitzu-zentroen sarea indartzea; hurbiltasuneko zerbitzuak indartzea, horiexek ahalbidetzen baitute ukitutako pertsonek etxebizitzan jarrai dezaten eta zaintzaileen laneko bizitza eta bizitza pertsonala bateragarri egitea; eta berrikuntza sozialeko neurriak sustatzea.

 

PSN, Geroa Bai talde parlamentarioek eta Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsia.