Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Martxoa 12

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena ikasle guztiei ikaspostu bat berma diezaien ikastetxe publiko batean bizi diren eremuan

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko martxoaren 12an

1.- Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua premiatzen da ikasle guztiei ikaspostu bat berma diezaien ikastetxe publiko batean bizi diren eremuan.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da irakaskuntza publikoa bultza dezan, halako moduan non onartu eginen baititu familiek hautatutako ikastetxe publikoan eta hizkuntza-ereduan eskolatzeko eskari guztiak; hartara, ikastetxe publikoetan gehitu beharreko eskola-unitate guztiak gehituko ditu, eskari guzti-guztiak asetzeko.

 

3.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio ikasgelako 25 ikasletik gorako eskariak dauzkaten ikastetxe publikoetan eskola-unitateak gehitu ditzan, eta ez dezan ikaslerik bidali itunpeko irakaskuntzara edo familiaren etxebizitzatik urrunago dauden ikastetxeetara.

 

4.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxe pribatu guztietan ikaspostu-erreserba bat egin dezan, ikasturtean zehar gertatzen diren eskolatze-eskaera berriak hartzeko.

 

Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

1, 2 eta 3 puntuak PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi dira. 

 

4. puntua aho batez onetsi da.