Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Abenduak 19

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 10/2011 Foru Legea egokitu, gaurkotu eta gara dezan, Nafarroako gazteen errealitate berrietara egokitzeko

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko abenduaren 19an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 10/2011 Foru Legea egokitu, gaurkotu eta gara dezan, Nafarroako gazteen errealitate berrietara egokitzeko.

 

2.- Gobernuari eskatzen zaio Gazteriari buruzko 2020tik 2024ra bitarteko estrategia taxutu dezan, Nafarroako gazteek egun dauzkaten beharrizanak artikulatzeko.

 

3.- Gobernua premiatzen da Nafarroako Gazteriari buruzko III. Plana gara dezan. Planak zeharkakotasunez jasoko ditu Nafarroako gazteak zeharo garatzeko beharrezkoak diren neurriak.

 

4.- Gobernuari eskatzen zaio gazteekin lan egin dezan plan horiek taxutzeko; bereziki, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluarekin.

 

5.- Gobernua premiatzen da gazteriaren arloko toki entitateekin batera lanean jarrai dezan, gazteriaren informazio sarea finkatu dadin, gazteentzako espazioak sor daitezen eta maila lokalean plan eta estrategiak ezar daitezen.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerrak aurkeztua.

 

Aho batez onetsia.