Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Urtarrilak 30

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena foru lege proiektu bat aurkez dezan hiltegietan telebista bidezko zirkuitu itxiak nahitaez instala daitezen

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko urtarrilaren 30ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da lege proiektu bat aurkez dezan, gure erkidegoko hiltegietan telebista bidezko zirkuitu itxiak nahitaez instala daitezen, albaitari ofizialen zerbitzuen kontrol-eginkizunaren osagarri.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin onetsia.

 

EH Bildu ez da egon.