Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Abenduak 19

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena Espainiako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmen bat sina dezan AHTaren eraikuntza hobetzeko eta azkartzeko

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko abenduaren 19an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da egin beharreko urratsak egin ditzan Sustapen Ministerioaren eta ADIFen bitartez Espainiako Gobernuarekin hitzarmen bat sinatzeko, helburu izanen duena AHTaren garapenean lankidetzan aritzea obrak azkartzeko, halako moduan non lehenbailehen kokatu ahal izanen baikara Interes Orokorreko Trenbide-sarean eta, horrenbestez, Mediterraneotik Kantauri itsasorainoko trenbide-korridorearen Nafarroako tartean, nazioarteko estandarrekin, nazioarteko zabaleradun bide bikoitzarekin eta bidaiari nahiz salgaietarako erabiliko dena.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako hurbileko/aldirietako trenbide-sistema hobetzeko jarduketak egin ditzan, bai bide konbentzionala bai azpiegitura berriak erabiliz, trena erregio barneko distantzia ertaineko garraiobide gisa erabil dadin sustatzeko.

 

3.- Gobernuari eskatzen zaio Espainiako Gobernuarekin batera lan egin dezan, Aragoiko autonomia erkidegoan izapidetze administratiboa eta obren lizitazioa azkartzeko, jarraitutasuna eman ahal izan dakien Nafarroan egiten ari diren AHTaren obrei.

 

4.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuarekin lankidetzan aritu dadin AHTaren komunikaziorik onenaren eta azkarrenaren proiektua idazteko eta betetzeko, gure erkidegoan euskal Y-arekin lotzeko.

 

5.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio lehentasuna eman diezaien Foru Komunitateko trenbide-komunikazioak –aldirietakoak nahiz abiadura handikoak– sustatzeko, hobetzeko eta azkartzeko jarduketa guztiei.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1, 3, eta 5 puntuen alde bozkatu dute Navarra Suma, PSN eta Geroa Baik eta aurka EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek.

 

2. puntua aho batez onetsi da.