Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Martxoak 12

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena Espainiako Gobernuarekin eta Canasarekin beharrezko pausoak eman ditzan Nafarroako Ubidearen 2. fasea eraikitzen hasteko

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko martxoaren 12an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuarekin eta Canasarekin beharrezko pausoak eman ditzan Nafarroako Ubidearen 2. fasea eraikitzen hasteko.

 

2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio Espainiako Gobernuarekin batera lan egin dezan tramitazio administratiboa, proiektuaren idazketa eta obren lizitazioa ahalik eta azkarren egiteko.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da lehenets dezan Nafarroako Ubidea eta haren ondorengo ureztatze eta ura edateko eta industriarako erabiltzeko jarduerak azkartu eta laster egiteko jarduketa oro.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Suma, PSN eta Geroa Baik alde bozkatu dute, EH Bilduk aurka eta Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek abstentzioa.