Noiz argitaratua Ostirala, 2019.eko Otsailak 1

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena eskola-garraioa berma dezan landa-eremuetatik irakaskuntza-zentroetara, gutxienez ikasleek 18 urte bete arte

Hezkuntza Batzordean onetsia. 2019ko otsailaren 1ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da eskola garraioaren inguruko araudia alda dezan, eta horrela landa-eremuetatik irakaskuntza-zentroetara eskola-garraioa bermatuko da, gutxienez ikasleek 18 urte bete eta garraioan autonomoak izan daitezkeen arte.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztua.

 

Geroa Bai, EH Bildu, PSN, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta UPNren abstentzioarekin onetsi da (PPN ez da egon).