Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Martxoak 4

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena erlijio-irakasgaiaren eta haren ordezkoen irakaskuntzaren ordu-zama minimora murriztu dezan

Hezkuntza Batzordean onetsia. 2020ko martxoaren 10ean

1.-   Nafarroako Gobernua premiatzen da beharrezkoa den araudia hiru hilabeteko epean alda dezan, halako moldez non erlijio-irakasgaiaren eta haren ordezkoen irakaskuntzaren ordu-zama estatu-mailako araudiak ezartzen duen nahitaezko minimora murriztuko baita eta murriztapen hori hurrengo 2020-2021 ikasturtean indar osoz aplikatzeko modukoa izanen baita.

 

2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio hausnar dezan erlijio-irakasgaiaren gaineko arau- edo lege-aldaketa ezberdinek ez dutela beraiekin lanpostu-galerarik ekarri behar lan-legepeko kontratu mugagabea duten nafar erlijio-irakasleen kolektiboarentzat, ez eta haien kontratu-portzentajeen galerarik ere.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Lan-legepeko Langileen Negoziazio Mahaian eztabaidatu eta adostu dadin aipatu irakasgaiaren murrizketak irakasle-kolektibo horri ekar diezazkiokeen ondorioei eta lan-baldintzen aldaketari buruz.

 

Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

1. puntua PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi da.

 

2. puntua Navarra Suma eta Geroa Bairen aldeko botoekin, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren abstentzioarekin eta PSN eta I-Eren aurkako botoekin.

 

3. puntuaren alde bozkatu dute Navarra Suma, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak eta PSNk aurka.