Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Martxoak 12

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena berrikus ditzan eutanasiari buruzko protokoloak eta bitartekoak, Kongresuan lege proposamena aintzat hartu izanagatik

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko martxoaren 12an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen baita behin Diputatuen Kongresuak eutanasia arautzeko legea onetsi ondoren, eta lege horretan jasotakoarekin bat, berrikus ditzala prozedura berriak behar diren edo ez jakiteko gaur egun dituen protokoloak eta bitartekoak.

 

2.- Gobernuari eskatzen dio herritarrak sentsibilizatzeko eta informatzeko programak indartu ditzan; hartara, legea zertan den eta lege horren mugak non diren azalduko die.

 

3.- Osasun Departamentua premiatzen da Nafarroako Ospitaleguneko Zainketa Aringarrien Unitatea hobetu eta handitu dezan.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. eta 2. puntuak PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, I-E eta Navarra Suma taldeko Ciudadanoseko 3 parlamentarien aldeko botoekin eta Navarra Sumaren (UPN+PPN) aurkakoekin onetsi dira.

 

3. puntua aho batez onetsi da.