Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Martxoa 12

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena belaunaldiarteko bizikidetza modalitateetan sakondu dezan

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko martxoaren 12an

1.- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua eta arlo horretako eskumenak dauzkaten gainontzeko departamentuak premiatzen dira belaunaldiarteko bizikidetza dela-eta dauden modalitateetan sakondu dezaten, Errealitatearen Behatokiak taxututako dokumentuarekin bat, belaunaldiarteko bizikidetza-ereduetako proiektu pilotuak garatuz.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da belaunaldiarteko bizikidetza-ereduak direla-eta egiten diren ekimenak gure foru erkidegoko toki ezberdinetan gara daitezen eta toki entitateen, elkarteen eta gazteekin nahiz adineko pertsonekin zuzeneko harremana daukaten taldeen parte-hartzearekin egin daitezen.

 

3.-  Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio genero-ikuspegia sar dezan belaunaldien arteko bizikidetza-ereduetan, herrietan esku-hartzeko estrategiak definitzean ager daitezkeen desorekak arintzeko.

 

Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsia.