Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Azaroak 14

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena behar diren erabakiak har ditzan Nafarroako Jota, bere adierazpide guztietan, "Nafarroako ondare immaterialeko kultur intereseko ondasun” deklara dadin

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko azaroaren 14an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren erabakiak har ditzan Nafarroako Jota, bere adierazpide guztietan, Nafarroako ondare immaterialeko kultur intereseko ondasun deklara dadin.

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio proiektu bat mamitu dadin, Tafallako Udalarekin lankidetzan eta kasuko hitzarmena sinaturik, etorkizunean Tafallako Errekoletoen komentu ohian kokatuko duena Nafarroako Jotaren Artxibategi Musikal eta Dokumental eta Interpretazio-zentroa izanen dena.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsi da.