Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Abenduak 4

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena baserrien bizigarritasuna arau dezan, Pirinioetako haranetako etxebizitza-parkea sustatzeko

Eskubide Sozialetako Batzordean onetsia. 2018ko abenduaren 4an

1.-Nafarroako Gobernua premiatzen du etxebizitzaren eta hirigintza-antolamenduaren arloan indarra duen araudia berrikus dezan, Nafarroako Foru Komunitateko askotariko arkitektura-tipologia zaharberritzeko garaian agertzen diren legezko oztopo ugariak gainditu ahal izateko.

 

Zehazki, Foru Gobernuari eskatzen zaio etxebizitzen bizigarritasunari buruzko foru araudia zorrotz bete beharretik salbuetsi ahal izatea beren balio historiko, tipiko edo tradizionalengatik ondare eraikiaren babeserako araudien pean dauden higiezinak, azken araudi horiek zenbait elementu aldatzea galarazten baitute, esaterako baoen edo babestutako beste osagai batzuen neurriak eta tipologia.

 

2.-Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio etxebizitzaren eta hirigintza-antolamenduaren arloan indarra duen araudia berrikus dezala, landa-tipologiako etxebizitzetan babesgarriak diren jarduketei malgutasun handiagoa emateko.

 

3.-Nafarroako Gobernuari honako hau eskatzen zaio: Lege-aldaketa horiek egin baino lehen, bost hilabeteko epean, horrelako etxebizitzen arazoei buruzko diagnostikoa eta azterlan teknikoa egin ditzala, eta lan horretan parte hartzeko aukera eman diezaiela bai Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari (NUKF) bai arkitekturarekin eta eraikuntzarekin zerikusia duten elkargo profesionalei.

 

UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN, Izquierda-Ezkerra eta PPNk aurkeztua.

 

Aho batez onetsita.