Noiz argitaratua Ostirala, 2018.eko Azaroak 23

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena baldintza higieniko-sanitarioak molda ditzan nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiategi txikien ezaugarrietara

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko azaroaren 23an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da foru dekretu bidez arau ditzan zer baldintza higieniko-sanitario bete behar dituzten, malgutasun neurriekin egokiturik, lehen mailako ekoizpenak eta hari lotutako jarduerek nahiz salmenta zuzena edo merkaturatze-zirkuitu laburrekoa egiten duen nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiategi txiki bati lotutako nekazaritzako elikagaien eraldaketak eta merkaturatzeak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrukoak direnean.

 

2.- Landa-ekoizpen txikiaren aldeko apustua egin ondoren, Foru Gobernua premiatzen da foru dekretu horretan eta foru dekretua erregelamendu bidez garatzen duten arau teknikoetan eta produktu nahiz produktu-multzo bakoitzari buruzkoetan honako gogoeta hauek jaso ditzan.

 

Aipatu gogoeten artean daude elikagai-kantitate mugatuak eraldatu edo elaboratu eta salmenta zuzenean edo merkaturatze-zirkuitu laburrekoan merkaturatu nahi dituzten ekoizle txikiek eta nekazaritzako elikagaien egileek bete beharreko baldintza, betebehar eta erantzukizun orokorrak.

 

Horrez gain, salmenta zuzenaren aldeko hautua egiten duten ekoizle txiki horientzako berariazko baldintzak: elikagai-jardueren erregistro autonomikoari jardueraren hasiera aurretiaz komunikatzea, urteko jardueraren deklarazioa egitea eta jardunbide higieniko egokien gida aplikatzea.

 

Gainera, merkaturatze-zirkuitu laburraren aldeko hautua egiten duten ekoizle txiki horientzako berariazko baldintzak, pertsona, entitate edo bitarteko-establezimendu bakarrekoak badira: erregistro autonomikoari jardueraren hasiera komunikatzea, jardunbide higieniko egokien gidak aplikatzea eta osasun arloko ikuskapenen aldeko txostenak edukitzea.

 

Baita urteko bolumena mugatzea ere, bai eraldatze-elaboratzeari bai merkaturatzeari buruzkoa, produktu edo produktu-multzo bakoitzerako taxutzen diren arau teknikoetan zehazten denarekin bat.

 

Halaber, egokitzapenak ahalbidetzea ekipamenduetan eta instalazioetan, ekoizleek beren lehengaiak eraldatzen edo elaboratzen dituzten horietan, zuzeneko salmentarako edo merkaturatzerako zirkuitu laburreko salmentarako.

 

Muga geografiko bereziei edo ustiategien eraikuntzaren, diseinuaren eta ekipamenduaren arloko mugei erantzuten dieten egokitzapenak ahalbidetzea.

 

Era berean, kontrol-puntu kritikoen aplikazioa sinplifikatzea eta, kasua bada, higiene-jardunbide egokiekin ordezkatzea, ekoizpen-mota honi aplikatzetik heldu diren malgutasun-irizpideei jarraikiz (produktu edo produktu-mota bakoitzerako prestatzen diren gidetan zehaztuko dira).

 

Bestetik, betekizun horiek berariazko produktuetarako edo produktu-multzoetarako betekizun higieniko-sanitarioen egokitzapenari buruzko berariazko arau teknikoetan zehaztuko dira, eta foru agindu bidez onetsiko dira.

 

Gainera, “malgutasun-irizpideen aplikazioa errazte aldera, higiene-jardunbide egokien gidak taxutuko dira, Administrazioak eta landa-inguruneko ekoizpenean eta eraldaketan inplikatutako sektoreek batera ezarritakoaren arabera”.

 

Azkenik, elikagaien arloko jardueren osasun erregistro autonomikoa sortzea; besteak beste, jasoko du zuzeneko salmenta egiteko edo merkaturatze-zirkuitu laburretan saltzeko betekizun higieniko-sanitarioen malgutzea aplikatuko zaien ekoizle-prestatzaileen zerrenda.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da erabaki honetan jasotzen diren edukiak garatuko dituen foru dekretuaren proiektua taxutu dezan, erabaki hau argitaratzen denetik hiru hilabeteko epean.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztua.

 

Aho batez onetsia.