Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Martxoak 11

Nafarroako Gobernua premiatzen da Valle del Roncal CAIDISa berritzeko eta handitzeko obrak 2020an has ditzan

Ezgaitasunak dituzten pertsonentzako arreta zentroen berezko kalitate estandarretara egokitzeko helburuarekin, 2009tik datorren eskaerari erantzunez

Eskubide Sozialetako Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur Navarra Sumaren, EH Bilduren eta I-Eren aldeko botoekin eta PSNren, Geroa Bairen eta Podemos-Ahal Duguren aurkako botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “egin beharreko aurrekontu-aldaketak egin ditzan, Valle del Roncal CAIDISa berritzeko eta handitzeko obrak 2020an has daitezen, hura zentro horietarako egungo kalitate-estandarrei egokitzeko”.

 

PSN, Geroa bai eta Podemos-Ahal Dugu taldeek ordezteko zuzenketa bat aurkeztu dute, Navarra Suma ekimenaren titularrak onetsi ez duena, eta Nafarroako Gobernua premiatu nahi zuen “Valle del Roncal CAIDISa berritzeko eta handitzeko obrak egin zitzan, edozein motatako aurrekontua eskuragarri egon bezain laster eta edozein kasutan ere, legegintzaldia amaitu aurretik obrak amaitu zitezen”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako eta I-Ek zuzendutako ebazpenak CAIDIS Valle del Roncal-en egungo egoera aipatzen du, “zaharkitua eta ezgaitasuna duten pertsonei laguntzeko zentroen kalitate-estandarretatik urrun”, eskatzeko “erabiltzaileen senideek 2009. urtetik eskatzen duten birmoldatze- eta handitze-proiektuari behingoz ekiteko”.

 

Horri dagokionez, gogorarazten da aurreko bi urteetan bezala, “nahiz eta Nafarroako Autonomia eta Pertsonen Garapenerako Agentziak (ANADP) ildo horretan promesak egin”, 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrek ez dutela berariazko partidarik erreforma horretarako.

 

Arantza Biurrun (PSN) buru izan duen saioan egon dira Marta Álvarez, Ángel Ansa, Jorge Esparza, Maribel García Malo, Juan Luis Sánchez de Muniáin (Navarra Suma), Nuria Medina, Carlos Mena (PSN), Isabel Aranburu, Blanca Regúlez (Geroa Bai), Patricia Perales, Txomin González (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu), eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).