Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Urriak 2

Nafarroako Gobernua premiatzen da Osasun Zerbitzuan gaueko txandako langileen lan-baldintzak aldatzeko negoziazioa has dezan

Osasun Batzordean onetsia. 2018ko urriaren 2an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen baita Osasun Departamentuak hasi beharreko negoziazioak has ditzan mahai sektorialean, gauetako txandan lan egiten duten pertsonen lan baldintzak hobetu daitezen, kontuan hartuta txanda horrek horien osasunean dauzkan ondorio negatiboak eta beste autonomia erkidego batzuetan hartutako erabakiekin bat etorriz.

 

2.- Kasuko akordioak lortzen direnean, horien berri emanen zaiola funtzio publikoko mahai orokorrari.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da txanda hori desagerrarazteko aukera eta komenigarritasuna azter ditzan, arrazoizko epe batean, bai eta erabaki horrek berekin ekarriko lituzkeen antolamendu-neurriak ere.

 

4.- Nafarroako Gobernua premiatzen da, halaber, aztertu eta taxutu ditzan lanaldi bereziak deitutakoak, zeinak erregulaziotik kanpo baitaude eta era askotakoak baitira, zerbitzuaren beharren arabera; izan ere, haiei zuzentzaile desberdinak aplikatzen zaizkie, eta azken horiek konparaziozko bidegabekeriak dakartzate ordu-konpentsazioetan zein konpentsazio ekonomikoetan.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsia.