Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Irailak 16

Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Ospitalegunearen presako erreforma egin dezan

Pediatriako behin-behineko ZIUn boxetan 6 ohe indibidual jartzeko, SICCA sare informatikora konektatzeko eta box guztietan arnasgailuak konektatu ahal izateko aire medizinaleko hartuneak paratzeko beharra defendatu du Legebiltzarrak

Osasun Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin (Izquierda-Ezkerra ez da saioan egon), zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “Nafarroako Ospitalegunearen presako erreforma egin dezan, Pediatriako behin-behineko ZIUn 6 ohe indibidual jartzeko boxetan, SICCA sare informatikora konektatzeko eta aire medizinaleko hartuneak paratzeko, box guztietan arnasgailuak konektatu ahal izan daitezen”.

 

Navarra Sumak ordezteko zuzenketa bat aurkeztu du, EH Bilduk, ekimenaren titularrak onartu ez duena, eta Nafarroako Gobernua premiatu nahi zuen "NOaren presako erreforma egin zezan behin-behineko ZIU pediatrikoari ahalik eta edukiera handiena emateko, kalitate estandarren arabera, bai eta ZIU pediatriko berriaren plan funtzional bat presta zezan, arretan parte hartzen duten profesionalekin lankidetzan, eta 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan partida bat jaso zezan ere, ZIU pediatriko berria egiteko obrak hasteko".

 

Zioen azalpenean, EH Bildu talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Nafarroako Ospitaleguneko Pediatriako Zainketa Intentsiboetako Unitatearen “behin-behinekotasun egoera” aipatzen du, pandemian zehar Kirurgia Handi Anbulatorioko unitatera eraman dena, “egiturak egoki daitezen” eskatzeko, “pediatriako gaixo eta profesionalak babesteko”.

 

Sustatzaileak “konponbide onargarritzat” jotzen du espazio berri hau krisiak iraun duen bitartean, baina argudiatzen du “ez duela behar adinako baldintzarik betetzen, tartean aire medizinaleko bi hartune soilik daudelako gaituta arnasgailuak konektatzeko eta ez dagoelako isolamendurako boxik hala behar izanez gero”.

 

Hori dela eta, eta “Pediatriako behin betiko ZIU baten esperoan”, adierazten da Kirurgia Handi Anbulatorioko espazioak, “erreforma batzuk eginez, erantzun bat eman liezaiekeela epe motzean eta kostu doitu batekin planteatzen diren beharrizanei”.

 

Nuria Medina (PSN) buru izan duen saioan egon dira Marta Álvarez, Ángel Ansa, Yolanda Ibáñez, Raquel Garbayo, Cristina Ibarrola eta Patxi Pérez (Navarra Suma), Patricia Fanlo, Ainhoa Unzu (PSN), Ana Ansa, Isabel Aramburu (Geroa Bai), Txomin González, Bakartxo Ruiz (EH Bildu) eta Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu).

 

www.parlamentodenavarra.es

• Mozioa (71. NPAO, 2020-06-20koa)