Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Irailak 2

Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako ‘Memoriaren Toki ’deklara dezan Iruñeko espetxea hartzen zuen orubea

Herritarrekiko Harremanetarako Batzordeak onetsia. 2020ko irailaren 2an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen baita Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuaren bidez Nafarroako Memoriaren Toki deklara dezan Iruñeko espetxeak hartzen zuen orubea (edo horren barruan zehaztu beharreko gune bat), Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legea betez.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen baitu Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuaren bidez Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiari eska diezaion, Iruñeko Udalak bere garaian egin zuen legez, espetxeko atearen hondakinak eman diezazkion, espetxea egon zen lekuan jar daitezen berriro.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Iruñeko Udalarekin lankidetzan albait lasterren jar dezan espetxeko atea orubearen barruan erabakitzen den lekuan.

 

4.- Nafarroako Gobernuari dei egiten zaio Iruñeko Justizia Jauregiaren handitzean sar dadin Memoriaren Tokiaren izaera, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak, Iruñeko Udalarekin hitzarmena izan ondoren, kokatzeko aurreikusten duen orubeari dagokiona.

 

Izquierda-Ezkerra aurkeztu du.

 

1. puntua aho batez onetsi da.

 

2. eta 3. puntuak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren eta PSNren abstentzioekin onetsi da. 

 

4. puntua PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.