Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Otsailak 27

Nafarroako Gobernua premiatzen da Madrilgo Erkidegoko lehendakariari exigi diezaion publikoki zuzendu ditzan egindako adierazpenak

Nafar herritarren eta ordezkari politikoen aurkako irain larriak laido instituzionaltzat jo ditu Legebiltzarrak

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, Navarra Suma talde parlamentario barneko PPNko bi parlamentariren aurkako botoak izan ezik, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “Madrilgo Erkidegoko lehendakariari exigi diezaion, bai eta haren alderdi politikoari ere, publikoki zuzendu ditzan nafarren ordezkari politikoak “kaikuak” direla esanez egindako adierazpenak”.

 

Zioen azalpenean, PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeek sustatutako ebazpenak “laido instituzional” eta “adierazpen onartezin” gisa definitzen ditu Isabel Díaz de Ayusoren “ahozko gehiegikeriak”. Izan ere, “irain larriak jaulki zituen, de facto, besteak beste Nafarroaren autogobernuaren eta horren defentsaren aurka, ordezkari politikoen aurka eta, azken finean, nafar herritarren aurka”, Madrilgo Erkidegoko lehendakari den aldetik.