Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Martxoak 12

Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuarekin eta Canasarekin beharrezko pausoak eman ditzan Nafarroako Ubidearen 2. fasea eraikitzen hasteko

Navarra Sumak “azpiegitura estrategikoa” dela argudiatzen du administrazio-izapidetzea arintzeko eta obren lizitazioa ahalik eta azkarren egiteko

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur Navarra Sumaren, PSNren eta Geroa Bairen aldeko botoekin, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren abstentzioekin eta EH Bilduren aurkakoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “Espainiako Gobernuarekin eta Canasarekin beharrezko pausoak eman ditzan Nafarroako Ubidearen 2. fasea eraikitzen hasteko”.

 

Horrez gain, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio “Espainiako Gobernuarekin batera lan egin dezan tramitazio administratiboa, proiektuaren idazketa eta obren lizitazioa ahalik eta azkarren egiteko”.

 

Bestalde, Nafarroako Gobernua premiatzen da “lehenets dezan Nafarroako Ubidea eta haren ondorengo ureztatze eta ura edateko eta industriarako erabiltzeko jarduerak azkartu eta laster egiteko jarduketa oro”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak dioenez, “azpiegitura estrategikoa” da Ubidearen 2. fasea, “garapen ekonomikoari, uren kalitateari eta lurraldea egituratzeari dagokionez”, eta hori dela eta, “egungo Gobernuaren konpromiso irmoa” eskatzen du bigarren fasearen eraikuntza prozesuak murrizteko, “administrazioen arteko lankidetza eta akordio faltek eragindako atzerapen justifikaezinen” ostean.

 

Osoko Bilkura minutu bateko isilunearen amaitu da, asteazken honetan, martxoaren 11rekin, Abanton (Bizkaia) genero indarkeriagatik eraildako 56 eta 24 urteko bi emakumeen omenez.