Noiz argitaratua Asteazkena, 2019.eko Otsailak 6

Nafarroako Gobernua premiatzen da EKS-Erabilera-lagapenaren Kooperatiba Seniorren jarraipenerako lantalde misto bat era dezan

Eskubide Sozialetako Batzordean onetsia. 2019ko otsailaren 6an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da EKS-Erabilera-lagapenaren Kooperatiba Seniorren jarraipenerako lantalde misto bat era dezan, legeria indardunaren egokitzapenak koordinatuko dituena eta partaide gisa izanen dituena Foru Administrazioa, Nafarroako toki administrazioak eta gizarte-entitate interesdunak.

 

2.-  Parlamentuak Gobernuari eskatzen dio arestian aipatutako lantaldearen konklusioak hartuta lehen txosten tekniko bat presta dezan gehienez ere bi hilabeteko epean, honako eduki bikoitz honekin: lehen parte batean EKS batek Nafarroako Administrazio Publikoaren berariazko errekonozimendua izateko bete beharreko baldintzak ezarriko dira; eta bigarrenean, berriz, berrikusi beharreko lege-alderdiak nahiz administrazio-funtzionamendukoak jasoko dira.

 

3.- Gobernua premiatzen da gizarte-intereseko entitate gisa aitor ditzan horrelako kooperatibak (EKS), halako moduan non botere publikoek proiektu horien eratzea eta garatzea sustatuko baitituzte eta abal gisa balioko baitu haien ezarpenari laguntzeari begira.

 

Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik, PSNk eta I-Ek aurkeztua.

 

1 eta 2 aho batez onetsi dira.

 

3. atala Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin, UPNren aurkako botoarekin eta PPN abstenzioarekin onetsi da.