Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Maiatzak 21

Nafarroako Gobernua premiatzen da Covid-19aren balizko berragerpenen aitzineko Kontingentzia Plan bat taxutu dezan

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko maiatzaren 21ean

1. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen da Covid-19aren balizko berragerpenen aitzineko Kontingentzia Plan bat taxutu dezan, parte-hartzailea eta inplikatutako eragile guztiekin adostua (osasun arloko profesionalak, zentro publiko eta pribatuak, lanbide elkargoak, sozietate zientifioak, ordezkari sindikalak, herritarren ordezkariak, toki entitateak... ).

 

2. Berragerpenen aitzineko kontingentzia planak honako alderdi hauek jasoko ditu, besteak beste: agertoki ezberdinetarako beharrizanen estimazioa, agertoki batetik bestera igarotzeko irizpide objektiboak, agertoki bakoitzerako ekintzak eta baliabideak, osasun arloko eta arlo soziosanitarioko profesional guztiei NBE egokiak bermatzeko neurriak, egoitza-zentroetarako berariazko plan bat eta planaren ebaluazioa ahalbidetuko duten jarraipenerako adierazleak.

 

Navarra Suma taldeak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsi da.