Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Irailak 16

Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren izapideak egin ditzan Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin, Lizarrako osasun etxearekin partekatzen dituen instalazioen lagapena/dohaintza egiteko

Osasun Batzordeak onetsia. 2020ko irailaren 16an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren izapideak egin ditzan Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin, Lizarrako osasun etxearekin partekatzen dituen instalazioen lagapena/dohaintza egiteko eta ondoren moldatzeko, bigarren sarbide eta zirkuitu gisa erabil daitezen arnas-gaixotasunen edo infekziosoen susmoa pizten dutenentzat.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Sumaren eta EH Bilduren aldeko botoekin, eta PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguren abstentzioekin onetsia (Izquierda-Ezkerra ez da egon).