Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Urriak 16

Nafarroako Gobernua premiatzen da ABEN Euroeskualdeko gainontzeko gobernuei proposa diezaien bi ardatz berri sartzea 2021. urtetik aurrerako plan estrategikoaren garapenean

Landa-eremuetako despopulazioari aurre egiteko eta aukera berdintasuna bermatzeko politikak eskatzen dira, lurralde-integrazioa printzipio nagusitzat hartzen baita

 

 

Herritarrekiko Harremanetako Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “ABEN Euroeskualdeko gainerako gobernuei proposa diezaien bi ardatz berri sartzea 2021. urtetik aurrerako plan estrategikoaren garapeneann”.

 

Zehazki, proposatzen dena da “jarduera-ildoei buruzko ardatz bat sartzea, emakumeek hiru eskualdeetan duten egoera berezitik abiatuta, Euroeskualderako lortu nahi den berdintasunezko eremu komunari forma emateko”.

 

Bestalde, “Euroeskualdeko landa-eremuetan despopulazioa geldiarazteko ekimen eta estrategiei buruzko ardatz bat sartzea, arazo komun handi baterako politika komunak ezartzeko”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak “Europako bokazioa indartzearen” alde egiten du, landa-eremuetako despopulazioarekin amaitzeko politiken garapenetik abiatuta, uste baitu “lurralde-integrazioa euroeskualdeen printzipio nagusia” dela, eta printzipio horren arreta, iraunkortasuna eta inklusioarekin, hazkunde adimendunarekin, berrikuntzarekin, azpiegiturekin, enpleguarekin eta herritarren ongizatearekin lotutako beste alderdi batzuena bezalaelkartasun-printzipioan oinarritu behar dela”.

 

Horretarako, Europa “solidario, bateratu eta berritzaile” bat eratzea defendatzen da, “gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatuko duena, Europako bokazioa indartzeko aukera paregabea”.

 

Jabi Arakama (Geroa Bai) buru izan duen saioan egon diren parlamentariak izan dira Iñaki Iriarte, Isabel Olave, Alberto Bonilla, Raquel Garbayo, Juan Luis Sánchez de Muniáin, José Suárez (Navarra Suma), Inma Jurío, Jorge Aguirre, Javier Lecumberri (PSN), Uxue Barkos (Geroa Bai), Maiorga Ramírez, Arantxa Izurdiaga (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).

 

www.parlamentodenavarra.es

• Mozioa (101. NPAO, 2020-09-25ekoa)