Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Maiatzak 21

Lan istripuan zendutako langilea oroitzeko minutu bateko isilunearekin eman dio hasiera Parlamentuak lehenengo Osoko Bilkura presentzial-telematikoari

Unai Hualdek, Foru Legebiltzarraren historiako lehen Osoko Bilkura mistoari hasiera eman aurretik, ganberaren dolumina eta elkartasuna helarazi dio Miguel María Saldíasen familiari

Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkura minutu bateko isilunearekin hasi da gaur, astelehen honetan, maiatzaren 18an, Beriaingo enpresa batean kamioi batek harrapatuta lan istripuan zendutako langilearen memoriaren alde.

 

Unai Hualdek, Parlamentuko Lehendakariak, Legebiltzarraren dolumina eta elkartasuna helarazi die Miguel María Saldías Gragirena, 54 urteko Beintza-Labaiengo bizilagunaren familia eta lagunei.

 

Jarraian gai zerrendari ekin diote, Legebiltzarraren historiako lehen Osoko Bilkura mistoari hasiera emanez, 16 parlamentari baitaude Osoko Bilkuren aretoan eta gainerako 34ak saioa bideokonferentzia bidez jarraitzen ari dira. Aretoan ez daudenek beren taldeko eledunengan eskuordetu dute botoa.