Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Azaroak 28

Kulturartean oinarrituta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako plan bat taxutu dezan Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko azaroaren 28an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da kulturarteko bizikidetasunerako plan bat taxutu dezan albait lasterren, erkidego-ikuspuntu batetik, zeinaren arabera auzo eta herri bakoitzean bizilagun guztiekin eginen baita lanketa.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako plan bat taxutu dezan, zeinean sartuko baita gisa horretako delituen biktimentzako informazio- eta salaketa-bulegoa.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da batzorde bat sor dezan, Nafarroako Gobernuaren beste departamentu eta arlo batzuek osatua (eskubide sozialak, hezkuntza, osasuna, NBI...), migrazio-politiken arlo guztietako jarduketak koordinatu, berrikusi eta hobetuko dituena.

 

4.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio gainerako Administrazio Publikoekin eta gure Komunitateko eragile sozial eta zibilekin koordinatutako eta planifikatutako migrazio politika bat martxan jar dezan, Nafarroako biztanleriaren sektore garrantzitsu honen gizarteratzea ahalbidetzeko helburuarekin.

 

Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsia.