Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Martxoak 6

Kontratu Publikoei buruzko Foru Lege proiektua jorratzeko legegintzako ponentzia eratu da gaur

Lege proiektuaren helburua ordenamendu juridiko nafarra Europako kontratazio egoerara moldatzea da, eta 204 zuzenketa partzial aurkeztu dira

Gaur osatu dute Kontratu Publikoei buruzko Foru Lege proiektua jorratzeko legegintzako ponentzia.

 

Ogasuna eta Finantza Politika Batzordearen baitan, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Ek proposatutako ponentziak hausnarketa epe bat irekitzeko helburua du, informazioa eta iritzi desberdinak jasoz ahalik eta testu hoberena egiteko, legeak ekonomikoki eta sozialki duen eragina dela eta.

 

Ponentziak bere funtzioak beteko ditu eskatutako lana amaitu arte, eta hilabeteko epea izango dute egindako lana txosten batean islatu eta aurkezteko.

 

Ponentzian lanean hasi dira hurrengo kideak: Jokin Castiella (Geroa Bai), Juan Luis Sánchez de Muniáin (UPN), Arantxa Izurdiaga (EH Bildu), Ainhoa Unzu (PSN), Laura Pérez (Podemos-Ahal Dugu), Ana Beltrán (PPN) eta José Miguel Nuin (Izquierda-Ezkerra).

 

Ordezko gisa Juan Carlos García Adanero (UPN), Isabel Aranburu (Geroa Bai), Adolfo Araiz (EH Bildu), Carlos Couso (Podemos-Ahal Dugu), Guzmán Garmendia (PSN), Ana Beltrán (PPN) eta Marisa de Simón (A.P.F. Izquierda-Ezkerra) egonen dira.

 

Abiapuntu gisa, Gobernuak Parlamentuari (2017ko irailean) bidalitako Nafarroako Kontratu Publikoen Lege Proiektua izanen du Ponentziak, eta horri 204 zuzenketa partzialak gehitu beharko zaizkio.

 

Foru Lege proiektuaren xedea da ordenamendu juridiko nafarra Europako kontratazio egoerara moldatzea, Europa Estrategia 2020rekin bat etorriz, enplegu, produktibitate eta lotura soziala sortuko dituen garapen ekonomikorako eredu bat sustatzeko, baita funts publikoen erabilera eraginkor bat bermatuko duena ere.

 

Foru Legeak merkatu lehiakorrago bat sustatzea bilatzen du, ETEen parte hartzea erraztu (enplegu potentzial handiena eskaintzen dute) eta kontratazio publikoa erabiltzeko tresnak eskaintzea gizarte, ingurumen eta ikerketa politiketako tresna gisa, hori guztia globalizazio ekonomikoaren esparruaren ikuspegi modernizatzailetik.

 

Helburu horrekin, gizarte ekonomia lehiakor batera joateko, prozeduraren sinplifikaziorako eta administrazio karga gutxitzeko neurriak gehitzen dira, kalitate-prezio harreman hobe bat bilatzeko, edozein esleipenerako oinarrizko kontzeptua.

 

Gaurko saioan Marta Echavarren, Ondare Zerbitzuko zuzendariak eta Silvia Baines, Kontratazio, Seguru eta Gai Ekonomikoen Ataleko buruak parte hartu dute.

 

Beste hiru bilkura aurreikusten dira Ponentziaren txostena Ogasuna eta Finantza Politika Batzordeari aurkeztu aurretik, eta martxoaren 13, 14 eta 16an izango dira. Apirilaren 12ko Osoko Bilkuran aurre ikusten da irizpenaren aurkezpena.

 

  • www.parlamentodenavarra.es

  • Foru Lege Proiektuaren argitalpena (NPAO, 115.zk , 2017-09-21ekoa)

  • Zuzenketen argitalpena (NPAO, 22.zk , 2018-02-22koa)