Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Otsailak 6

Gobernuak alderdiei eskatu die errepideen finantzaketarako “neurri eraginkorrenak” azter ditzaten

Geroa Bairen interpelazio bati erantzunez, zeinak ulertzen duen itzalpeko ordainsarien formula edozein Administrazioren aurrekontuen jasangarritasunaren aurkako eraso bat dela

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilariak, Bernardo Cirizak, alderdiei eskatu die foru Komunitateko errepideetan egin beharreko lanak finantzatzeko “aukera eraginkorrenak” azter ditzaten, bere departamentuak sustatutako lan mahaiaren esparruan.

 

Geroa Baik itzalpeko ordainsariei buruz egindako interpelazio bati erantzun dio, eta azaldu du Gobernuak “errepideei buruzko mahaian azalduko duela finantzaketa modu desberdinekiko duen jarrera”. Alderdiei gonbidapena luzatu die foro horretan “parte hartu, eztabaidatu eta ekarpenak egin ditzaten”.

 

Cirizak adierazi du urrian bere departamentuak mahaia eratzeko deialdia egin zuenetik, 60 ekimen parlamentario egon direla errepideen inguruan, eta horregatik, parlamentariei galdetu die ea “benetako interesa duten akordio batera isiteko, hala ez bada, galtzen ateratzen direnak herritarrak baitira”.

 

Itzalpeko ordainsariei dagokionez, Cirizak 2014an Kontuen Ganberak egindako txosten bat aipatu du, zeinak ondorioztatzen duen “itzalpeko ordainsariak azpiegitura batentzat erabiltzearen emaitzak pliegoaren baldintzen araberakoak direla”, eta hori dela eta, “emaitza oso aldakorra izan daiteke”.

 

Adierazi du bere garaian Bidearen Autobia (A-12) eta Pirinioetako Autobirarentzat (A-10) itzalpeko ordainsarietara jo zela, “ez baitzegoen aurrekontuetan aukerarik ezta zorra sortzekorik ere”. Esan duenez, “bi errepideei esker 655 milioi euro lortu dira, eta horietatik 107 milioi BEZari dagozkio”.

 

Cirizak azaldu duenez, “2020ko Aurrekontuetarako A-21 eta A-12 itzalpeko ordainsariek suposatzen duten karga € 1,59 da, hortik % 1,15 Bidearen Autobiarentzat eta % 0,45 Pirinioetako Autobiarentzat”. Azaldu du, gainera, kanon horiek ordaintzeak Obra Publiko eta Azpiegituren aurrekontuaren %48,6 suposatzen dutela.

 

Pablo Azconak (Geroa Bai) defendatu duenez, 2015-2019 legegintzaldian “kudeaketari dagokionez helburu garrantzitsu bat lorti zen, aurkitu genuena baino Nafarroa hobe bat utzi genuen”, eta adierazi du itzalpeko ordainsariak UPNren ondarea direla. “Kaltegarriak dira kontu publikoentzat, guretzat ez dira finantzaketa aukera bat”.

 

Bere iritziz, “formula hau administrazio baten aurrekontuen jasangarritasunari egindako eraso larrienetako bat da”, eta baieztatu du “egin behar ez denaren eredu argia dela”.

 

Javier Garcíak (Navarra Suma) bere taldearen “jarrera baikorra” agertu du, gai honen inguruan “elkarrizketarako eta elkarrekin lan egiteko”, baina kritikoa izan da Geroa Bai buru zuen aurreko Gobernuarekin, “ez baitira gai izan gure errepideen egoera mantentzeko”.

 

Adolfo Araizek (EH Bildu) adierazi du itzalpeko ordainsariak “zenbait politikoren eskuetan dauden arma arriskutsuak” direla, eta kontseilariari esan dio “hau eztabaida politikoa dela bere oinarrian, nola finantzatzen diren azpiegitura publikoak eta zein baliabiderekin”.

 

Jorge Aguirrek (PSN) bestalde adierazi du egun dauden arazo gehienak UPNren gobernutik eratorriak direla. “Itzalpeko ordainsaria ez da txarra bere horretan, kontratuaren baldintzen araberakoa da.

 

Ainhoa Aznárezek (Podemos-Ahal Dugu) itzalpeko ordainsarien sistema guztiz baztertu du, aurrekontuei oztopoak besterik ez baitizkio jartzen.

 

Marisa de Simónek (I-E) “aukera oker” gisa definitu du, “Nafarroako Aurrekontu Orokorrak urteetan zehar hipotekatzea eta azpiegituren kostua hirukoiztea” suposatzen baitu sistema honek.