Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Abuztuak 27

Foru Legea, ohiz kanpoko prebentzio neurri batzuk hartzen dituena koronarabirusaren (COVID-19a) osasun krisiari aurre egiteko

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko abuztuaren 27an

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak gaur onetsi egin du foru lege bat, ohiz kanpoko prebentzio neurri batzuk hartzen dituena koronarabirusaren (COVID-19a) osasun krisiari aurre egiteko, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren. Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bilduk aldeko botoa eman dute eta PSN, Podemos-Ahal Dugu eta I-E abstenitu dira.

 

Legea irakurketa bakarraren bidez izapidetu da (PSN, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin) eta birmoldatu da talde guztiek, konbinaketa ezberdinekin, aurkeztutako ekarpenekin, Horien bidez erabaki da, besteak beste, betetzen jarraitzea Irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko ituna, berreskuratzea Osotara edo hein batean funts publikoekin aritzen diren irakaskuntza pribatuko enpresen VI. Hitzarmen Kolektiboa (2017) eta egokitzea honakoekin lotutakoa: hiriko garraio publikoarendako laguntzak, joko arautzea eta osasun arloko langileendako konpentsazioa, osasun krisiaren gailurrean izandako dedikazio bereziagatik. Hori guztia ezertan ukatu gabe haren aplikazioak behar dituen zehaztapenak eta zuzenketa teknikoak.

 

Osoko Bilkura hasi aurretik, Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute onestea, nahiz eta ados ez egon Nafarroako Gobernua, 2. zuzenketa (Navarra Sumarena eta Geroa Bairena) eta 9. zuzenketa (Navarra Sumarena); horien gainean, Gobernuak, Parlamentuaren Erregelamenduko 129. y 158. artikuluekin bat, uste du horiek dakartela “kredituak handitzea edo diru-sarrerak gutxitzea”. Lehenbizikoa, sare publikoko eta pribatu-itunduko 57 urtetik gorako irakasleei ordu-kopurua murrizteari buruzkoa,  onetsia izan da aldeko botoa emanda proposatzaileek, Navarra Sumak eta Geroa Baik, eta EH Bilduren abstentzioarekin. Bigarrena, 2020/21 ikasturtean ikastetxe publikoetan eta itunduetan eskolako erizaina ezartzearen gainekoa, aurrera atera da Navarra Sumaren eta EH Bilduren babesarekin. Zuzenketak onartzeko aski zen Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren gehiengo soila. Bakarrik lehenbizikoa sartu da legean.

 

Foru Legearen edukiaren iturria da, hasiera batean, jadanik indargabetu den 7/2020 Foru Lege-dekretua, uztailaren 22koa (ondotik baliozkotzen den 8/2020 Foru Lege-dekretuak ordezten duena ), eta hobetu da 7 zuzenketa sartuz: 1 Navarra Sumarena eta Geroa Bairena, 2 Navarra Sumarenak, 3  PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu e I-Erenak eta 1 PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu e I-Erena.

 

Navarra Sumaren eta Geroa Bairen eskariz, haien zuzenketak EH Bilduren babes osagarria ere izan baitu, onetsi da ordu kopurua murriztea sare publikoko eta sare pribatu-itunduko 57 urtetik gorako irakasleei; berekin dakar kontratazio gehiago egitea eman gabe utziko lituzketen eskola-orduak konpentsatzeko, bai eta Gizarte Segurantzako aparteko kotizazioak ere, neurri horren onuradunen alde.

 

Zehazki, sare publikoko 57 urtez gorako irakasleei (orientatzaileei ere iristen zaie neurria) aplikatuko litzaieke hiru saioren (lau Haur Hezkuntzan) baliokide den asteko lanaldiaren murrizketa; sare pribatu-itunduaren kasuan bat gutxiago, salbu eta ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren 166. artikuluan biltzen diren baldintzak betez gero, halakoetan murrizketa izanen litzatekeelako lau ordukoa “erretiro partzial aurreraturako aurreikusitako adinaren aurreko lau urteetan”. Ezertan ukatu gabe, oro har, orduen murrizketa baldintza beretan dauden langile guztiei aplikatzeko beharra, “modu heterogeneoan egin ahalko da antolaketak horrela eskatzen badu, betiere ikastetxean murrizketa globala mantenduz gero”.

 

Bi sareetan zuzeneko irakaslana ordeztuko da norberaren lanarekin, ordainsaria ezertan ere eragotzi gabe.

 

Zuzenketaren kostua, sartuta ere ikastetxe publikoetako zuzendaritza-eginkizunetarako kontuan hartzen duen ordu-kopuru osagarria, izanen da “milioi batekoa 2020/21 ikasturterako, 11 gehiago legegintzaldia bukatu arte”, Nafarroako Gobernuaren arabera. Nafarroako irakasleen eskola-orduen kopurua astan 23 ordukoa da.

 

Navarra Sumak eta Geroa Baik beren ekimena justifikatu dute “jarraitu behar delako betetzen Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko ituna, 2022 arte indarra duena”, eta asmoa dutelako irakaskuntza pribatu-itunduko oinarrizko irakasleen lan-baldintzak bermatzeko, zeinek “jarraituko dute izaten, gutxienez ere, VI. Hitzarmen Kolektiboan ezarritakoak”, sektorean 2017an sinatu zuen hartan.

 

Proposatzaileen arabera, Hezkuntza Departamentuak eta irakaskuntza pribatu-itunduko enpresaburuen eta sindikatuen zati batek sinatutako akordioak “ezabatzen ditu oinarrizko bi eskubide, jadanik egonkortuak: 57 urtez gorako langileei ikastordu kopurua murriztea eta erretiro partzialera ordainsari galerarik gabe iristea ahalbidetzen duen osagarri bereizgarriaren ordainketa”.

 

Sare publikoari dagokionez Navarra Sumak eta Geroa Bai diote 57 urtetik gorako irakasleendako ere berreskuratzen dela irakastorduen murrizketa eta, orobat, zuzendaritza-eginkizunak betetzeko ordu-kopurua igotzea. Haien ustez horiek biak kentzea “Nafarroan irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko ituna ez betetzea zen”.

 

Beraz, berriro ezarri beharko lirateke “indarrean diren akordioetan biltzen diren oinarrizko baldintzak”, garrantzia berezikoa delako pandemiak eragindako egoeran, agerian geratu baitira irakasleen konpromisoa, inplikazioa eta lan handia”.  PSNk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurka bozkatu dute.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu e I-Eren proposamenez aho batez onetsi da zuzenketa bat, zeinak udalez gaindiko entitateei ahalbidetzen dien zuzenean jotzea toki entitateen titulartasuneko hiriko bidaiari-garraio publikoko zerbitzuak laguntzeko funtsera (milioi bat eurokoa); horren xedea da urtearen bukaerara arte konpentsatzea COVIDaren krisiak eragindako tarifa defizita (erabiltzaile galera). Udalak ez ezik, mankomunitateak ere horren onuradun dira; jasotako zenbatekoak bideratu beharko dituzte “zerbitzuari atxikitako udalerriek 2020an zehar zerbitzua finantzatzeko egin beharko dituzten ekarpenak minoratzera”.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren eskariz zuzenketa bat onetsi da, berriro ere aho batez, “denbora esparru bat ezartzeko, behar adinakoa eta egokia” Jokoari buruzko Foru Legea aldatzeko lanei berrekiteko, epea abuztuaren 17an amaitzen zelako. Horretarako, sei hilabeteko beste moratoria bat ezartzen da eta epe horretan ez da eskaerarik onartuko eta ez da baimenik emanen joko edo bingorako areto edo apustuetarako berariazko lokal berriak ustiatzeko. Era berean, ez da eskaerarik onartuko, ezta ebazpenik emanen ere, baimenaren bideragarritasunari buruzko aurretiazko kontsultak egiteko. Ez da eskaera berririk onartuko ez eta baimen berriri emanen Joko makinen Erregelamendua onesten duen uztailaren 31ko 181/1990 Foru Dekretuaren 10. artikuluan aipatzen diren lokaletan joko-makinak eta apustu-makina lagungarriak jartzeko ere, salbu eta azken horren arrazoia bada ostalaritza-lokalaren titulartasuna aldatzea”. Salbuespen horrek ez du ekarriko dauden makina edo baimenen kopurua igotzea.

 

Berriz ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren eskariz, erabaki da Administrazio erroko langileei, oinarrizko lanpostua dedikazio esklusiboarekin betetzen badute (burutzei ez zaie aplikatzen), salbuespenez konpentsatuko zaizkiela pandemiarengatik egindako aparteko orduak. Praktikan, aurreikuspen horren pean geratzen dira ANDPri atxikitako mediku bat eta laneko medikuntzako 4 mediku espezialista, Administrazio erroko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzukoak, arreta eman baitiete langile ezinbestekoei (adinekoen egoitzak, Foruzaingoa, Suhiltzaileak edo SOS Nafarroa). Aplikatzen ez zaienez aparteko produktibitatearen osagarria (O-NOZko gisako langileei aitortzen zaiena) egokitzat jotzen da martxoaren 13tik maiatzaren amaiera bitarte egindako aparteko orduak ordaintzea. Zuzenketa aho batez onartu da.

 

Era berean, ahoz batez onetsi da PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren zuzenketa bat, akats bat zuzentzen duena Armañantzasko Udalaren titulartasuneko kale bat adierazterakoan, zeinetan obra bat egin behar zen, 2020rako Aurrekontu Orokorrei buruzko 5/2020 Foru Legean 98.000 euroko zuzkidurarekin.

 

Navarra Sumak lortu du Legeari gehitzea bere proposamen bat, plan bat prestatzea abiatzea ikasturtea hasi aurretik ikastetxe eta unibertsitateetako ikasle eta langileei baheketa egiteko. EH Bilduren laguntza erabakigarria izan da, e PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-E horren aurka zeudelako.

 

Testuinguru horretan eta berriz ere EH Bilduren babesarekin, Navarra Sumak egotzi dio Foru Gobernuari adierazleak eta helburu objektibo eta gardenak definitu eta argitaratzea, zeinek “justifikatuko duten ikastetxeetan eta unibertsitateetan 2020/21 ikasturtea antolatzeko ikuspegia”. Helburua izanen litzateke diskrezionalitatearen araberako erabakiak saihestea, kontuan hartuta planteatzen diren ikuspegi ezberdinen ondorioak, hezkuntzaren, osasunaren, gizartearen eta ekonomiaren aldetik”. PSNk eta Geroa Baik aurka bozkatu dute, Podemos-Ahal Dugu eta I-E, berriz, abstenitu dira.

 

Ez da aurrera atera, ordea, Navarra Sumaren asmoa, 2020/21 ikasturtean ikastetxe publikoetan eta pribatu-itundu guztietan eskolako erizaina ezartzearen gainekoa, “modu presentzialean  prebentziorako eta osasunaren sustapenerako egitekoak betetzeko. Bere gain hartuko lituzke, beraz, koordinazio sanitarioaren eginkizunak COVIDaren gaietan .  PSNk, Geroa Baik, Podemos Ahal Duguk eta I-Ek aurka bozkatu dute; eta EH Bildu abstenitu da.

 

Navarra Sumak ez du babes nahikorik lortu ere eskolaldi jarraitua ezartzeko sare publikoko eta sare pribatu-itunduko ikastetxeetan. Exigitzen zuen oniritzia jasotzea Foru Komunitateko Ikasleen Gurasoen Mahaiaren, Hezkuntzako mahai sektorialaren, ikastetxe itunduetako patronalaren eta sindikatuen ordezkaritzaren eta Nafarroako ikastetxeetako zuzendarien elkarteen aldetik. Ezarpena mugatuko litzateke pandemiak ukitutako ikasturtera, halako moduz no “behin hura gaindituta ikastetxe bakoitza lehenagoko egoerara itzuliko bailitzateke”. PSNk, Geroa Baik, Podemos Ahal Duguk eta I-Ek aurka bozkatu dute; eta EH Bildu abstenitu da.

 

Ez da aurrera atera EH Bilduren zuzenketa bat, Hezkuntza COVID 19a Foro bat sortzekoa; bertan ordezkatuta egonen ziren Hezkuntza eta Osasun Departamentuak eta hezkuntza komunitateko eragileak, oro har. Haren xedea zen “egoera epidemiologikoa baloratzea ikasgeletara itzultzeri begira, 2020/21 ikasturtea hasteko protokoloa berrikustea eta moldatzea eta behar diren neurriak erabakitzea, materialen eta kontratuen arloko beharrizanen aurreikuspena barne”. Geroa Bai, Podemos eta I-E alde egotea ez da aski izan Navarra Suma eta PSN aurka egonda.

 

Beste ildo batetik, eta lehenbiziko xedapen gehigarriak ezarritakoaren arabera, aldatu egiten da Ondare-eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren testu bateratua, aipatu kargaren mailaz mailako kuotaren salbuespena hedatze aldera hipoteka mailegu eta kredituen luzamenduak eta hipoteka bermerik gabeko errentamenduen luzamenduak formalizatzeko eskriturak, turismoaren sektorearentzako luzamendu hipotekarioa aplikatzearen ondorioz gertatzen direnean; uztailaren 3ko 25/2020 Errege Lege-dekretuan 3tik 9.era bitarteko artikuluetan arautuaren arabera.

 

Foru Legea, ohiz kanpoko prebentzio neurri batzuk hartzen dituena koronarabirusaren (COVID-19a) osasun krisiari aurre egiteko, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren, indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean. Gaueko aisialdirako ohiz kanpoko neurriak, I: tituluan bilduak, eta xedapen gehigarriak kendu ondoren azkeneko edukiak ia ez du loturarik haren sorburua zen uztailaren 22ko 7/2020 Foru Lege-dekretuarekin.

 

Bilkura mistoa izan da (presentziala eta telematikoa), eta honako hauek bildu ditu Osoko Bilkuren aretoan: Unai Hualde, Parlamentuko lehendakaria; Inma Jurío eta Yolanda Ibáñez lehendakariordeak; Juan Luis Sánchez de Muniáin eta Maiorga Ramírez idazkariak, eta Legebiltzarrean ordezkaritza duten sei taldeen parlamentari baimenduak.

 

Gainerako hautetsiek botoa eskuordetu dute. Borondatezko gauza da hori, baina interes publikoko osasun-arrazoiak direla-eta, gomendatu egiten da.

 

Gobernuko lehendakari María Chiviterekin batera lehen lehendakariorde Javier Remírez, Ekonomia eta Ogasun kontseilari Elma Saiz, Lurralde Kohesioko kontseilari Bernardo Ciriza, Eskubide Sozialetako kontseilari Carmen Maeztu eta Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilari Eduardo Santos egon dira.