Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Ekainak 25

Foru legea, 25 milioi euroko aparteko kreditu bat eman, arautu eta banatzekoa, Nafarroako Toki Ogasunen parte-hartzearen funtsaren kargura, COVID-19ak eragindako osasun publikoko arrazoiak direla-eta dituzten beharrei erantzuteko

Osoko bilkuran onetsia. 2020ko ekainaren 25ean

Parlamentuaren Osoko Bilkurak gaur onetsi du, PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren e I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin, Foru legea, 25 milioi euroko aparteko kreditu bat eman, arautu eta banatzekoa, Nafarroako Toki Ogasunen parte-hartzearen funtsaren kargura, COVID-19ak eragindako osasun publikoko arrazoiak direla-eta hartu behar izan diren ohiz kanpoko neurri urgenteengatik toki entitateek dituzten beharrei erantzuteko.

 

Foru Lege honek erantzuten dio Koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen apirilaren 6ko 6/2020 Foru Legearen 20. artikuluan xedatutakoari, bertan ezartzen baita Nafarroako Gobernuak zenbateko hori biltzen duen aparteko kreditu berezia emateko foru lege proiektu bat igorri beharko duela Parlamentura, Nafarroako 2020rako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legea aldatzeko, eta foru lege horren bidez arautuko direla funts berezi hori eta banaketarako baldintzak.

 

25 milioi euroko kreditu berezia finantzatuko da Toki Ogasunen Parte-hartzearen Funtsari atxikitako diruzaintza-gerakina partidan aurreikusten diren diru-sarrera handiagoen kargura. Partida horren saldoa apirilaren 15ean 72.164.524,64 eurokoa zen eta horietatik 8.129.776,42 euro erabili dira –ekainaren 17ra arte– aurrekontuen aldaketak finantzatzeko.

 

Kreditu bereziaren zenbatekoa aurrekontuko partida hauetan aplikatuko da: COVID-19 Aparteko funtsa, 2020ko udal aurrekontuen gaineko inpakturako (10.500.000 euro), COVID-19 Aparteko funtsa, bidaiarien hiri garraioaren defizit gehigarria (1.000.000) eta COVID-19 kapital transferentzien aparteko funtsa, tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsioetarako (13.500.000 euro).

 

Kreditu berezia osatzen duten hiru funtsetatik lehenak 10,5 milioi ditu transferentzia arrunt ez-finalistetarako. Horien xedea da gastuen gehitzea eta diru-sarreren gutxitzea dela-eta Nafarroako udalerri guztietan pandemia eragiten ari den inpaktua apaltzea.

 

Kontuan hartu behar da, alde batetik, alarma egoerak diru-sarreren gutxitzea ekarri duela jardueren eta udal zerbitzuen eten erabatekoa edo partziala dela-eta. Eta, bestalde, tokiko jarduera ekonomikorako funtsezkoak diren sektoreei laguntzeko hartu diren neurriek, adibidez merkataritzari, turismoari eta ostalaritzari, bai eta norberaren familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiten laguntzen duten ekimenek ere, zerikusia izan dute udal aurrekontuen desorekatzean.

 

10,5 milioien onuradunak Foru Komunitateko udalerri guztiak izanen dira, eta honela banatuko dira: 0-3 urtekoen haur-eskolak, 1.500.000 euro; musika eskolak, 200.000; hirugarren adinekoen egoitzak eta adinekoen eguneko zentroak, 500.000; kirol zerbitzuak, 3.100.000; Aparkatzeko gune arautuen zerbitzuak, 600.000; kontziliazioa, 1.000.000; tokiko jarduera ekonomikoaren sostengua, 1.000.000; bestelako gastu handiagoak eta diru-sarrera txikiagoak, 2.600.000 euro.

 

Udalerri bakoitzerako banaketa indizea lortzen da hamar aldagai adierazleren konbinazio linealaren bidez, haietako bakoitzak inpaktua azaltzeko duen ahalmenaren arabera ponderaturik. Hala, hartzaile nagusienen artean daude Iruña –2.586.930,26 euro jasoko ditu–, Tutera –545.115,97 euro–, Eguesibar 397.159,12 euro–, Barañain –321.149,46 euro–, Burlata –305.956,07 euro–, Lizarra –223.902,32 euro– eta Tafalla –200.000,58 euro–.

 

Bigaren funts berezia, 1.000.000 eurokoa, transferentzia arrunt finalistetarako da eta COVID-19ak bidaiarien hiri garraio kolektiboaren kudeaketan eragin duen defizit gehigarriari aurre egiteko sortu da. Udalerri onuradunak izanen dira alarma egoera deklaratu zen egunetik (martxoaren 14a) ekainaren 21era bidaiarien hiri garraio kolektiboaren zerbitzua banaka nahiz mankomunitate baten bidez ematen zutenak.

 

Udalerri interesdunek irailaren 15a baino lehen ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusian, aurreko apartatuan aipatzen den defizit gehigarriaren zenbatekoa frogatzen duena. Banaketa proportzionala izanen da eta ordainketa bakar batean eginen da, azaroaren 15a baino lehen.

 

Hirugarren funts berezia, 13.500.000 eurokoa, tokiko ekonomia bultzatu, suspertu eta dinamizatzeko inbertsioetarako kapital transferentzietarako da. Funts horren onuradunak izanen dira arlo hauetan inbertsioak egiten dituzten Nafarroako udalerri guztiak izanen dira onuradunak: efizientzia energetikoa, hiri mugikortasun jasangarria, zuzkidurak egokitzea, banda zabaleko konektibitatea eta uraren erabilera efizientea.

 

Inbertsioak udal-mugarteko kontzeju bat edo gehiagorentzat egin ahalko dira eta horiek egiteko epea 2020ko martxoaren 14tik 2021eko irailaren 30era bitartekoa izanen da. Foru lege honek indarra hartu eta hiru hilabeteko epean –NAOn argitaratzen den egunean bertan indarra hartzea aurreikusten–, udalerri onuradunen zerrenda onetsiko da, jaso beharreko diru-kopuruak ere zehaztuta, eta ordainketa osorik eginen da –aurrerakintzat joko da–.

 

Udalerri onuradunak eginen duen inbertsioaren edo inbertsioen kostuak, gutxienez, emandako ekarpena baino %15 handiagoa izan behar du (BEZa barne). Laguntzak bateragarriak izanen dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako bestelako ekarpenekin. Hala ere, jasotako ekarpen guztiek ezin izanen dute gainditu eginiko inbertsioaren % 100a.

 

Ezarritako baldintzaren bat ez betetzeak ordaindutako zenbatekoak osoki edo partzialki itzuli beharra ekarriko du. Itzulitako zenbatekoak Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan duten Parte-hartzearen Funtsari atxikitako diruzaintza-gerakina izanen dira.

 

Udalerri bakoitzak jaso beharreko zenbatekoa parametro hauen arabera kalkulatuko da:

 

a) 38 udalerri bakun, 100 biztanle baino gutxiago dituztenak: 10.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 380.000 euro.

 

b) 5 udalerri konposatu, 100 biztanle baino gutxiago dituztenak: 11.072 euro udalerri bakoitzak; guztira, 55.360 euro.

 

c) 81 udalerri bakun, 100 biztanle edo gehiago eta 500 biztanle baino gutxiago dituztenak: 19.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 1.539.000 euro.

 

d) 29 udalerri konposatu, 100 biztanle edo gehiago eta 500 biztanle baino gutxiago dituztenak: 21.036,80 euro udalerri bakoitzak; guztira, 610.067,20 euro.

 

e) 25 udalerri bakun, 500 biztanle edo gehiago eta 1.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 40.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 1.000.000 euro.

 

f) 11 udalerri konposatu, 500 biztanle edo gehiago eta 1.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 44.288 euro udalerri bakoitzak; guztira, 487.168 euro.

 

g) 18 udalerri bakun, 1.000 biztanle edo gehiago eta 2.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 65.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 1.170.000 euro.

 

h) 5 udalerri konposatu, 1.000 biztanle edo gehiago eta 2.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 71.968 euro udalerri bakoitzak; guztira, 359.840 euro.

 

i)19 udalerri bakun, 2.000 biztanle edo gehiago eta 3.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 86.528,20 euro udalerri bakoitzak; guztira, 1.644.035,80 euro.

 

j) 4 udalerri konposatu, 2.000 biztanle edo gehiago eta 3.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 95.804,02 euro udalerri bakoitzak; guztira, 383.216,09 euro.

 

k) 14 udalerri bakun, 3.000 biztanle edo gehiago eta 5.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 110.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 1.540.000 euro.

 

l) 2 udalerri konposatu, 3.000 biztanle edo gehiago eta 5.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 121.792 euro udalerri bakoitzak; guztira, 243.584 euro.

 

m) 6 udalerri bakun, 5.000 biztanle edo gehiago eta 10.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 155.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 930.000 euro.

 

n) 3 udalerri konposatu, 5.000 biztanle edo gehiago eta 10.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 171.616 euro udalerri bakoitzak; guztira, 514.848 euro.

 

o) 9 udalerri bakun, 10.000 biztanle edo gehiago eta 50.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 200.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 1.800.000 euro.

 

p) 2 udalerri konposatu, 10.000 biztanle edo gehiago eta 50.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 221.440 euro udalerri bakoitzak; guztira, 442.880 euro.

 

q) Udalerri bakun bat, 50.000 biztanle edo gehiago dituena: 400.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 400.000 euro.

 

Apartatu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Baztango Udala udalerri konposatutzat hartuko da.

 

Udalerri bakoitzeko biztanle kopurua izanen da Estatistikako Institutu Nazionalak 2020ko urtarrilaren 1ean argitaratutako biztanle kopuru ofiziala.

 

Osoko bilkuraren eztabaidan gehitzeko bi zuzenketa aurkeztu eta onetsi dira, biak Navarra Sumaren abstentzioarekin eta gainerako taldeen aldeko botoekin.

 

Lehenak, EH Bilduren ekimenez, “Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarriak ezartzen dituen irisgarritasun unibertsalaren arloko jarduketa plan integralen erredakzioa” hiri mugikortasun jasangarriaren arloko inbertsio finantzagarrietan sartzea aurreikusten du (tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsioetarako kapital transferentzien aparteko Funtsaren kargura).

 

Bigarrenak, PSNk aurkeztuta Geroa Bairen eta Podemos-Ahal Duguren babesarekin, “Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia gaitzen du Lege honek ezartzen duena garatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko”.