Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Azaroa 28

Foru Lege proiektua,80.000 euroko kreditu-gehigarri bat ematen diena UAGN eta EHNE erakundeei diruz laguntzeko

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko azaroaren 28an

Parlamentuko Osoko Bilkurak Foru Lege bat onetsi du gaur Navarra Suma, PSN eta Geroa Bairen aldeko botoekin eta EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren abstentzioekin, zeinaren bidez 80.000 euroko kreditu-gehigarri bat ematen baitzaie UAGN Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra (50.000) eta EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (30.000) erakundeei diruz laguntzeko, nekazarien eta abeltzainen interesak babesteagatik.

 

Kreditu –gehigarriaren zenbatekoa hurrengo aurrekontuko partidetan aplikatuko da: UAGNrentzako dirulaguntza, nekazarien eta abeltzainen interesak babesteagatik (50.000 euro) eta EHNErentzako dirulaguntza, nekazarien eta abeltzainen interesak babesteagatik (30.000 euro). Bi partidak handitu ostean, UAGNk 135.542 euro jasoko ditu eta EHNEk berriz 76.658.

 

Kreditu-gehigarrien finantzaketa Nekazarien erakunde profesionalentzako laguntza Nekazaritza Politika Bateratuaren berri emateko izeneko partidaren kargura eginen da, 80.000 euroko zenbatekoarekin.

 

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta dagoen kreditua aski ez bada eta ezin bada handitu aipatutako foru legean jasotako xedapenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko duela Nafarroako Parlamentura, kreditu-gehigarri bat ematekoa. Hori dela eta, 2012ko ekitaldirako Aurrekontua, zeina 2015erako prorrogatu zen nahikoa izan ezean, Lege honen onespena beharrezkoa da, kasu honetan, irakurketa bakarrean.

 

www.parlamentodenavarra.es
• Arauak (40. NPAO, 2019-11-22)